Abenduaren 18an, asteazkena, 18:00etan, Altsasuko euskarazko irakurketa klubaren hilabeteko topaketa izanen da, Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko gelan. Yashar Kemal idazlearen Arat mendiaren sumina liburua izanen dute mintzagai.
Abenduaren 18an, asteazkena, 18:30ean, Garazi Arrula idazlearen Lurraz beste liburuaren inguruko Literatur solasaldia izanen da, Lakuntzako liburutegian. Sakanako Mankomunitateak eta Lakuntzako Udalak antolatu dute solasaldia, Azaroaren 25 harira Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitarauaren barruan.
Abenduaren 18an, asteazkena, Goiatz Labandibar idazlea Irurtzungo Pikuxarreko irakurle taldeekin izanen da, Bekatua liburuaz hitz egiten. Solasaldia 19:00etan izanen da, Pikuxar elkartean.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Asteazkenero, Altsasuko azokan, elkarretaratzea eginen dute autobus enpresako langileek. Abenduaren 13an, ostirala, arratsaldez, udaletxearen parean elkarretaratzea eginen dute.
Abenduaren 17an, 18an eta 19an, asteartea, asteazkena eta osteguna, Irurtzungo Musika Eskolako ikasleen kontzertuak izanen dira, eguberrien eta oporren atarian. Kontzertuak arratsaldean izanen dira, kultur etxean.
Urtarrilaren 12ra arte Elba Martinezen 'Ekialderantz' erakusketa ikus daiteke, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, Nafarroako arte garaikideko zirkuituaren barruan. Ilbeltzaren 8an, asteazkena, artistaren 'El pajarito que encontró su miga' testuen irakurketa eginen du.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.