Abenduaren 21ean, larunbata, Etxarri Aranatzen jokatuko da Sakanako Mankomuniteateak Zaldi Beltza xake taldearen eta Nafarroako Xake Federazioaren laguntzarekin antolatutako txapelketa. Nafarroako 1900 ELO puntutik beherako txapelketa izango da.
Abenduaren 21ean, larunbata, Bubble balls ekimena izanen da, Olatzagutiko kiroldegian. Bubble balls delakoak airez betetako pilota handiak dira, eta pertsonak barruan sartzern dira eta futbolaren antzeko partida bat jokatzen da, elkarren artean lurrera botatzen saiatzen dira eta abar. Bi ordutegi izanendira: 7 eta 12 urte bitarteko gaztetxoendako 17:00etatik 19:00etara, eta 12 urte gorako gaztetxoendako 19:00etatik 21:00etara.
Abenduaren 21ean, larunbata, Sakanako Haize Berriak bandaren eta Erkudengo Ama Abesbatzaren kontzertua izanen da, Iortia kultur gunean. Bi saio izanen dira.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Abenduaren 19tik ilbeltzaren 8ra arte Olatzagutiko Sakanako belenzaleen egoitzan Jaiotzen Erakusketa izanen da. Jaiotzak egiteko teknikak ikasteko ikastaroan izena eman daiteke.
Abenduaren 20an eta 21ean jokatuko dira finalaurrekoak, Etxarri Aranazko frontoian. Abenduaren 28an izanen da final handia.
Urtarrilaren 12ra arte Elba Martinezen 'Ekialderantz' erakusketa ikus daiteke, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, Nafarroako arte garaikideko zirkuituaren barruan. Ilbeltzaren 8an, asteazkena, artistaren 'El pajarito que encontró su miga' testuen irakurketa eginen du.
Neguko solstizioarekin batera jaitsiko dira menditik Olentzero eta Mari Domingi. Abenduaren 24an, Gabon gaua, izanen dira Sakanako herri gehienetan, baina izanen dira lana aurreratzen joateko ikazkin goiztiarragoak ere. Postontzietara kalejirak ere ospatuko dira zenbait herrietan.
Intxostiapunta gazte gunean neguko oporretarako agenda ekimenez bete du, asteburuero egin bezala. Abenduaren 21ean, larunbata, 18:00etan, Gazte zinema izanen da oporretako lehenengo ekimena, eta igandean, 22an, Party zozketa eginen dute. Abenduaren 27an, hilabeteko azken ostiraletan bezala, Sexgunea zerbitzua izanen da, eta hurrengo egunean, 28an, larunbata, Urtea despeditzeko festa eginen dute, Agur 2024, 3 eurotan. Ilbeltzaren lehenengo asteburuan, 3an eta 4an, ostirala eta larunbata, Bingozamenez Gozamenez programaren barruko ekimena izanen da. Ekimenak 18:00etatik aurrera izanen dira, Sexgunea 17:30ean izanen da, eta Agur festa 22:00etatik aurrera, 1:00ak arte.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |