Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Astelehenero, 12:00etan, Sakanako pentsiodunen mugimenduaren pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak egiten dituzte, Altsasuko udaletxearen parean eta Zumalakarregi plaza tartekatuz.
Otsailaren 20an, osteguna, 23an, igandea, eta 24an, astelehena (osteguna eta astelehena, 19:00etan eta igandean,19:30ean), Pablo Larrain zinemagileak zuzendutako eta Angelina Jolie antzezleak protagonizatutako Maria Callas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Munduko opera kantari garrantzitsuenaren bizitzaren historia eder eta tragikoa. Hirurogeita hamarreko hamarkadako Parisen eman zituen azken egunak. Emanaldiak:Otsailak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Otsailak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Otsailak 24, astelehena,19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |