Maiatzaren 7an, asteazkenean, 17:00etatik 19:00etara, Iortia kultur gunean Nola hezi berdintasunean gure haurrak? 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiendako trebakuntza saioa antolatu du Altsasuko Udalak.
Maiatzaren 7an, asteazkena, 19:00etan, Alex Txikonen Mundu bat motxilan. Alex Txikonen Menditazioak liburuaren aurkezpena izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak.