Maiatzaren 10ean, eta 12tik 15era, Euskaraldirako txapa banaketa eta izena emateko aukera izanen da, Etxarri Aranatzen. Maiatzaren 10ean, 13:00etan, plazan izanen da aukera, eta maiatzaren 12tik 15era, 14:30etik aurrera, liburutegian.
Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak.