Azaroaren 5ean, asteazkena, 17:00etan, Paris 70 filmaren cineforuma izanen da, Iortia kultur gunean, AFAN Nafarroako Alzheimerra eta bestelako dementzia duten pertsonen Senideen Elkarteak eta Josefina Arregi Klinikak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin. Filmak Alzheimerra pairatzen duten pertsonei egindako omenaldi errealista da, baita gaixoen zaindariei ere. Proiekzioaren ondoren Idoia Lorea AFANeko psikologoaren, Raquel Guerrero Josefina Arregi klinikaren terapeuta okupazionalaren eta Laura Moreno klinikaren neuropsikoologoaren solasaldia izanen da. Sarrera doakoa izanen da, gaztelaniaz.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Azaroaren 16ra arte, Altsasu: Merkataritza eta merkatariak atzo eta gaur erakusketa ikusgai dago, Iortia kultur gunean. Argazkien bidez merakataritzak Altsasun duen garrantzia nabarmendu nahi du erakusketak.