Apirilaren 25ean, larunbata, Sakanako Ibilaldiaren 35. edizioa izango da, Iratxo elkarteak antolatuta. Hiru mendi martxetan izena ematea egiteko azken eguna apirilaren 22an da. Guztia antolatzeko inoiz baino boluntario gehiago dituztelako pozarren azaldu da antolakuntza.
Apirilaren 25ean, larunbata, VII. Olaztiko Rallysprinta jokatuko da, Sakana Motorsport eskuderiak antolatuta. Sakana Motorsport eskuderiak zortzi talde aurkeztu ditu eta horretaz gain hiru kopilotu sakandar beste talde batzuetan ariko dira.
Apirilaren 25ean, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, Emakumearen Chin Kung ongizate fisikoa eta emozionala lantzeko tailerra izanen da, Ziordiko gimnasioan.
Apirilaren 25ean, larunbata, Kubarako bilketa solidarioa antolatu du EHKSk, IASek eta Euskadi-Cuba elkartsunarekin elkarlanean: Irurtzungo Aliprox: 11:00etatik 14:00etara Lakuntzako plaza: 10:00etatik 14:00etara Etxarri Aranazko plaza: 10:00etatik 13:00etara Altsasuko Eroski eta BM: 10:00etatik 14:00etara
Apiriaren 25ean, larunbata, Sakanako Herri Eskolen jaia ospatuko dute, Altsasuko Foru plazan, Sakanako Herri Eskolak taldeak, Zelandi Herri Eskolak eta Zelandiko Guraso Elkarteak antolatuta. Festa 11:00etan hasiko da, eta goizean zehar hainbat ekimen izanen dira, tartean Fandabila txaranga, ekitaldia Zelanditxorekin, tailerrak eta erraldoiak. 11:00 - 13:00 Tailerrak: henna, euskal dantzak, txapak...12:00 Fandabila txaranga. 12:30 Hamaiketakoa. 13:00 Zelanditxorekin ekitaldia. 13:30 Postre zozketa. 13:45 Festa amaiera erraldoiekin.
Apirilaren 25ean, larunbata, 19:30ean, Iortia Antzerki Taldeak El club de las personas a-normales Iortia antzerki taldearen antzezlanaren emanaldia izanen da, Altsasuko kultur gunean. Lana hausnarketa dibertigarria, ironikoa eta musikaz betea da, normala izatearen inguruan; Katixaren istorioa kontatzen du, egun normal bat besterik nahi ez duen neska gazte bat, baina nork erabakitzen du zer den normala eta ezer ez? Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Iortiaren webgunean eta txarteldegian; gutxi gelditzen dira.
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etan, argazkilariak erakusketaren inguruko azalpenak emanen ditu.
Apirilaren 25ean, larunbata, Etxera Eguna ospatuko dute, eta aurretik ere, ostiralean, ekimenak izanen dira. Antolatzaileen arabera "begi bistan ikusten dugu presorik gabeko Sakana".