Maiatzaren 1ean, ostirala, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Ziordian maiatzak zutituko dituzte. Etxarri Aranatz 12:00 Baizako gainaren bestaldean momentuak aukeratutako pagoa moztu eta Hartzabalera bizkar gainean eramanen dute, bertan zutitzeko. Bakaiku09:00 Gosariaren ondoren, Iditxarrera zuhaitzaren bila joan, moztu eta Hartzabalera eramanen dute. Eguerdi aldera, maiatza jasotzen hasiko dira. Iturmendi18:00 Maiatza altxatzea, herriko plazan. Ondoren, herriko dantzariak eta auzatea. Ziordia11:30 Maiatza Bargan zutitu. 15:00 Bazkaria, elkartean. 18:30 Maiatza txikia zutitu, Txoperan.
Maiatzaren 1ean, ostirala, 10:30etik aurrera, Etxeberriko Lacturaletik Ermitagaña Klubak antolatutako Lacturale Saria izanen da; txirrindulariak Etxeberritik abiatuko dira eta lasterketa Goldaratzen amaituko da. Guztira, 89,1km eginen dituzte.
Maiatzaren 1ean, ostirala, ospatuko dute Olaztiko garraiolariei eta txoferrei omenaldia; erakusketak, bazkaria eta kontzertuak izanen dira.
Langilearen Egunean gerraren eta bizitzaren garestitzearen aurrean, langileen aldeko politikak aldarrikatuko ditu.
Maiatzaren 1ean, ostirala, emakumezkoen pilota gertutik ezagutzeko aukera izanen da, Altsasuko Burunda pilotalekuan, Ados Pilotak eta Pilotajauku Klubak antolatutako jardunaldian. Bestek beste, ate irekiak eta pala eta esku pilota partidak izanen dira.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 1etik 3ra, ostiraletik igandera, Altsasuko Alde Zaharreko festak eta Artisau Azoka ospatuko dute, Altsasun.