Ekainaren 28an, igandea, Triku Trail mendi lasterketa izango da. Bi bilbide izanen ditu.
Ekainaren 28an, igandea, San Ferminetako lau eta erdiko final laurdenetako partidak jokatuko dira, Burunda pilotalekuan.
Ekainaren 28an, igandea, 22:00etan, Irurtzungo Antzerki Taldearen aurtengo antzezlana ikusteko aukera izanen da, Irurtzungo Gernika parkean: Juglares. Aurten antzeki taldeak 25 urte bete ditu, eta martxoan egindako hiru saioetan arrakasta handia izan zuten, urtero bezala. Algel Sagues da zuzendaria, eta antzezlan bakoitzean zerbait desberdina egiten saiatzen da. Juglares Romea eta Julietaren bertsio berritu bat da.
Ekainaren 26tik 29ra ospatuko dituzte festak unanuarrek.
Ekainaren 26tik 29ra ospatuko dituzte arbazuarrek San Pedro festak.
Ekainaren 26tik 28ra Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Gazteen Dantza Topaketaren 2026ko edizioa izanen da, Lakuntzan.
Ekainaren 23an hasi eta 28ra arte ospatuko dituzte festak Arbizun.
Ekainaren 26an eta 28an, ostirala eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, Haize Txikiak Bandaren kontzertuak izanen dira, Irurtzungo Gernika plazan eta Etxarri Aranazko plazan, hurrenez hurren. Haize Txikiak Bandaren kontzertuak izanen dira. Haize Txikiak banda Sakanako Haize Berriak bandaren harrobia da; musika eskolen eta bandaren arteko zubia da. 2022 urtean sortu zuten, eta hasieratik funtzionamendua berdina izan da: urtean bi topaketa egiten dituzte, udako oporren hasieran eta Eguberrietako oporretan, eta topaketa hauetan kontzertua prestatzen dute.