Udalak eta biok euskaraz kanpainaren barruan Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz-eko (EHE) kideak udalean aurkeztu beharreko eskaera orriak altsasuarren esku jarriko dituzte. Haien bidez etxean eta kalean zein udaletxean altsasuarrek jasoko dituzten paper, ohar, bando, inprimaki, publizitate euskarri, lanpostu deialdi eta bestelako guztiak euskaraz izatea eskatu diote udalean. Baita 012 telefonoko informazioa euskaraz izatea ere. Euskarazko hartu-emanarekin erlazionatutako beste eskaeraren bat gehitzeko aukera izanen du norberak.
Gaur Gure Etxea eraikinetik pasatzerik ez duenak Iortia kultur gunean eta gaztetxean opatuko ditu EHEk jarritako postontziak. Eskaera orria bete eta hantxe sartzera gonbidatu dituzte altsasuarrak.