Ostiralean 15 bat lakuntzar udaletxe atean elkartu ziren Euskal Herrian Euskaraz-en (EHE) gonbitea onartuz. Guztiek ere udalarekin harremana euskaraz nahi dutela zioen idatzia sinatu zuten eta udaletxean aurkeztu zuten. Lakuntzako EHEtik jakinarazi digutenez, sinatzaileek “etxean, kalean zein udalean herritarrok jasoko ditugun paper, ohar, bando, inprimaki, publizitate euskarri, lanpostu deialdi eta abar guztiak euskaraz izatea besteak beste” euskaraz jaso nahi dituzte.
Lakuntzarren eskaera hori EHEk martxan jarri duen Udalak eta biok euskaraz dinamikaren baitan kokatzen da. Udala da herritarrongandik hurbilen dagoen administrazioa dela eta hizkuntza politika egiteko konpetentziak dituela kontuan izanik, “udalari euskaraz bizitzeko dugun nahia errespetatu eta honekiko harremanak euskaraz izateko dugun eskubidea bermatzeko eskaria bideratu diogu”. Gainontzeko lakuntzarrei dei egin diete eskaera orriak sinatu eta udalari euskarazko harremanak bermatzeko eskaera egiteko.