Udalak eta biok euskaraz dinamikaren barruan, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak 50 altsasuar baino gehiagoren eskaerak erregistratu ditu udaletxean. EHEko kideek eskaera horien jarraipena egiteko konpromisoa hartu dute. Ostiralean Gure Etxea eraikinean 30 pertsonek sinatu zituzten eskaera-orriak eta gainontzekoak Iortia kultur gunean eta gaztetxean jarritako kutxetan jaso zituzten.
Autobusa
EHEk apirilaren 6rako Gasteizen antolatu duen Euskaraz Bizi Egunera joateko Sakanatik autobusa antolatu dute. 10:30ean abiatuko da eta 2:30ean itzuli. Izena ohiko tokietan eman daiteke apirilaren 1era arte.