Otsaportilloko lezearendako babesa

Guaixe 2019ko ots. 17a, 13:16
Otsaportilloko eskulturan egindako pintaketa bat.

Foru administrazioak Memoria Leku izendapena eman dio. Nafarroako Historia-Memoria Tokien Legeak aipatu espazioak babestu, seinaleztatu, kontserbatu eta sustatuko ditu.

Nafarroako Gobernuaren Memoriako Lekuen Behin-behineko Erroldan 23 toki daude. Horietako bat da Otsaportilloko lezea. Francoren aldekoek 1936ko estatu kolpearen ondoren gertatutako giza eskubideen urraketekin edo biktimen memoria eta erreparazioarekin dute harremana. Haietako zenbaiten kontra erasoak izan dira eta haiek babesteko premia zegoela ikusi zuen Nafarroako Gobernuak. Hala, Nafarroako Memoriako zenbait Leku era horretan aitortzeko prozedurari hasiera eman dio, espazio horiek babestu, kontserbatu, seinaleztatu eta hedatzeko lana egitearren.

Memoriako leku bezala aitortzeko prozesua 10 tokirekin abiatu du foru administrazioak. Horietako bat da Otsaportilloko lezea. Handik 11 gizonezkoren gorpuzkiak atera zituzten eta zenbait gorpuzki identifikatzeko daude oraindik. Leze gainean dagoen Jose Ramon Andaren eskultura jarri aurretik lezera kaskailu kamioikada bat bota zuten, aztarnak borratzeko. Ondoren, eskulturari hainbat pintaketa egin dizkiote.