Pandemiagatik bi urteko etenaren ondoren, ohiko feriak ospatuko dituzte Altsasun, urriaren 14tik 16ra, ostiraletik igandera. Suziaren ondoren, besteak beste, bi zita garrantzitsu: Euskal Mendizaletasunaren gala eta Erremonte jaialdia. Larunbat goizean erraldoi eta buruhandien kalejira izanen da, hamalaugarren Onddo lasterketa eginen da eta arraltsaldean aizkora erakustaldia izanen da. Altsasuko peñek, gainera, maillot banaketa eginen dute.
Ganadu azoka Ferialekun egonen da eta 49 behi buru izanen dira eta ardi latxaren hamar artalde izanen dira. Zelai kalean zaldi lehiaketa izanen da. Bitartean, Gartzia Ximenez kalean 30 janari eta hogei artisau postuak zortzi makina eta erraminta postu izanen dira. Zubeztia plazan Nafarroako Edizioaren Azoka izanen da, lehenengo aldiz Altsasun.
Igandean ere Egan taldearen 50. urteurrenaren kontzertu berezia izanen da, Foru plazan, 19:30ean. Taldearen abesti ospetsuenak zuzenean entzuteko aukera izanen da.
Feriak direla eta urriaren 16an autobus geltokia Idertzagain kalean geldituko da, Aita Barandiaran zahar etxearen ondoan.
Altsasuko ferien egitaraua
Urriak 14 ostirala
- 18:00 Etxafuegoa eta haurrendako jolasak, Foru plazan.
- 19:00 XXVI. Euskal Mendizaletasunaren Gala, Iortia kultur gunean.
Euskal Mendizale Federazioak eta Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatuta. - 19:00 Erremonte jaialdia, Burunda frontoian.
Oraimendik antolatuta. - 19:30 Txokolatada, Foru plazan.
Altsasuko Peñak-ek antolatuta. - 19:30 Sakanako XI. Arteazokaren mustutze ekitaldia DJ Txen-ekin.
Artebidek antolatuta
Urriak 15 larunbata
- 10:30 XIV. Onddo Lasterketa: Ibilaldia oinez, Foru plazatik.
Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta. - 11:00 XIV. Onddo Lasterketa, Foru plazatik.
Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta. - 11:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Altsasuko eta Etxarri Ananazko txistulariekin, Intxostiapuntatik.
- 12:00 Altsasuko ferietako ikastetxeen arteko XLII. Krosa, Foru plazatik.
Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta. - 12:30 Altsasuko Musika eta Dantza udal eskolaren fanfarrearen kalejira.
- 15:00 Peñen bazkaria, Zelandi frontoian.
Altsasuko Peñak-ek antolatuta.
Tiketak urriaren 13ra arte Gautxori eta Biltoki tabernetan. - 16:30 Peñen kafea eta Maillot banaketa, Zelandi frontoian.
Altsausko Peñak-ek antolatuta. - 16:30 Pirinioetako Artzakurren XVI. Topaketa, Baratzekobide plazan.
Espainiako Pirinioeko Artzakurren Klubak antolatuta. - 17:30 Peñen elkartez elkarteko poteoa eta kalejira.
Altsasuko Peñak-ek antolatuta. - 18:00 Aizkora erakustaldia, Iortia zabalgunean (eguraldi txarrarekin Burunda frontoian).
- 19:30-22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plaza.
- 20:00 Peñen jaitxiera, Zumalakarregitik Foru plazara.
Altsasuko Peñak-ek antolatuta. - 22:00 Zezensukoa, Foru plazan.
- 23:30-02:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
- 00:00 Peñen igoera, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.
Altsasuko Peñak-ek antolatuta.
Urriak 16 igandea
- 09:00-14:30 Feria
- Zaldi lehiaketako zaldien erakusketa, Zelai kalean.
- Ardi latxen erakusketa, Ferialeku kalean.
- Behi erakusketa, Ferialeku kalean.
- Nekazaritzako elikagaien azoka: patea, eztia, babarrunak, ogia, pastelak, gazta, kontserbak, txistorra, taloak, txokolateak eta abar, Gartzia Ximenez kalean.
- Artisau azoka: imitaziozko bitxiak, poltsak, arropa, zurezko jostailuak, xaboi naturalak, saskigintza eta abar, Foru plazan.
- Erreminten eta makinen erakusketa, Otadiko Santokristo inguruan.
- Azoka txikia, Baratzekobide plazan.
- Mikologia erakusketa, Labaderoan.
Altsasuko Mikologia Elkarteak antolatuta. - Altsasuko Mendigoizaleak taldearen XXXIV. Argazki Rallya.
Argazki erakusketa, Gure Etxea eraikinean. - Sakanako XI. Arte Azoka, Iortia kultur gunean.
Artebide taldeak antolatuta.
- 11:00-15:00 Nafarroako VI. Edizioaren Azoka, Zubeztia plazan.
- 11:30-13:30 Altsasuko zaldi lehiaketaren desfilea eta sari banaketa, Zelai kalean.
- 12:30 Altsasuko txistulariekin kalejira.
- 19:30 Egan 50 urte kontzertu berezia, Egan taldearen eskutik, Foru plazan.
- 21:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.