Altsasuko feriak heldu dira

Guaixe 2023ko urr. 16a, 10:24

2022ko Altsasuko Ferietako zaldi erakusketa. ARTXIBOA

Urriaren 20etik 22ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte feriak altsasuarrek. Igandean izanen da egun handia: ganadu, nekazaritza elikagaien eta artisautza azoka; zaldi erakusketa eta lehiaketa; mikologia erakusketa eta abarrekin.

Urriaren 19an, ostegunean, hasiera emanen die Altsasuko Peñak-ek Altsasuko feriei. Ferietako egun handia igandea, urriaren 22an, izanen da, besteak beste, ganadu eta azienda erakusketa, nekazaritza produktu eta artisautza azokekin. Egun horretan ere Arte Azoka kalera aterako da, Mikologia erakusketa eta Nafarroako VII. Edizioaren azoka izanen dira.

Urriaren 21ean, larunbata, hainbat ekimen izanen dira, besteak beste, erraldoien eta buruhandien kalejira, peñen bazkaria eta festetako festazaleari maillot-a banatzea, elkartez elkarteko poteoa eta Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak antolatutako Sakanako XXIII. Herri Kirol eguna. Peñen bazkarirako txarteak 15 eurotan salgai daude Lezea, Gautxori eta Biltoki talbernetan. Bestetik, festetan peñetara apuntatu zen jendea Gure Etxetik pasa daiteke ferietako eskumuturra eskatzeko urriaren 19an eta 20an.

Musika eskaintzari dagokionez, larunbat eguerdian Musika Eskolako fanfarrek kalejira eginen du, arratsaldean Joselu Anaiak-ekin dantzaldia izanen da, eta igandean Puro Relajo taldearen kontzertua izanen da.

Ostiralean 19:30ean jokatuko den ASPEren Lau t'erdi txapelketaren pilota jaialdirako sarrerak ASPEko web orrian eta lehiatilan eros daitezke 30 eurotan kantxan eta 15 eurotan harmailetan. Igandeko erremonte jaialdirako sarrerak lehiatilan eros daitezke 10 eurotan eta 16 eta 22 urte bitartekoendako 5 eurotan; 16 urtetik beherakoak doan. Josefina Arregi klinikaren alde antolatutako jaialdia da, beraz, jasotako irabazi guztiak klinikarendako izanen da.

2023ko Altsasuko ferietako egitaraua

Urriak 19 osteguna

19:00 Festak bukatzeko azken traka eta feriak hasteko lehen eztanda, Altsasuko Peñak-ek antolatuta.

20:00 Pintxo pote Eztanda txarangaz girotua, Altsasuko Peñak-ek antolatuta.

Urriak 20 ostirala

18:00 Haurren txokoa, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Gure Etxean.

19:30 XII. Arte Azokaren mustutzea, Artebide elkarteak antolatuta, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.

Esku pilota jaialdia: Lau t'erdi Torneoa, ASPEk antolatuta, Burunda frontoian.

Txokolatada, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Gure Etxean.

Lau t'erdi Promozio Liga
Eskiroz / Exposito
Binaka
Elezkano - Martija / Dario - Zabaleta

23:00 Kontzertuak: Ostikoka eta Ganibet taldeak, Altsasuko GKSk antolatuta, gaztetxean.

Urriak 21 larunbata

11:30 Kalejira erraldoi eta buruhandiekin eta Altsasuko eta Etxarri Aranazko gaiteroekin, Intxostiapuntatik hasita.

12:30 Altsasuko Musika eta Dantza Udal Eskolako fanfarrearekin, kalejira, Intxostiapuntatik hasita.

13:00 Trikibermuta, Altsasuko Peñak-ek antolatuta.

15:00 Peñen bazkaria, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zelandi frontoian.

16:30 Peñen kafea eta maillot banaketa, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zelandi frontoian.

17:30 Elkartepoteoa (Lagun Onak eta Kukuerreka), kalejira eta merienda, Altsasuko Peñak-ek antolatuta.

18:00 Sakanako XXIII. Herri Kirol eguna, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta, Iortia kultur guneko plazan.

19:30 - 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.

20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazara.

22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.

23:30 - 02:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.

00:00 Peñen igoera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazatik Zuamalakarregi plazara.

Urriak 22 igandea

09:00 - 14:30

Zaldi lehiaketako zaldien erakusketa, Zelai kalean.

Ardi latxen erakusketa, Ferialeku kalean.

Behi erakusketa, Ferialeku kalean.

Nekazaritzako elikagaien azoka: patea, eztia, babarrunak, ogia, pastelak, gazta, kontserbak, txistorra, taloak, txokolateak, hestebeteak eta abar, Gartzia Ximenez kalean.

Artisautza azoka: bitxiak, poltsak, arropa, zurezko jostailuak, xaboi naturalak, saskigintza eta abar, Foru plazan.

Erreminten eta makinen erakusketa, Otadiko Santoristo inguruan.

Azoka txikia: arropak, oinetakoak eta abar, Baratzekobide plazan.

Mikologia erakusketa, Altsasuko Mikologia Elkarteak antolatuta, Garbitoki eraikinean.

XXXV. Argazki Rallya, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatuta. Argazki erakusketa, Gure Etxean.

Sakanako XII. Arte Azoka, Artebide Taldeak antolatuta, Iortia kultur guneko plazan.

Nafarroako VII. Edizioaren Azoka, Foru plazan.

11:30 - 13:30 Altsasuko Zaldi Lehiaketaren desfilea eta sari banaketa, Zelai kalean.

12:30 Altsasuko Txistulariekin kalejira.

17:00 Erremonte jaialdia: Nafarroako XVIII. Erremonte Txapelketa 2023ko Magna Sari Nagusia, Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak antolatuta, Burunda frontoian.

Lehenengo partidua: 30 tantotara
Otxandorena - Leatxe / Oses - Ion

Bigarren partidua: 35 tantotara
Jabalera - Agirrezabala / Martxin III - Otano

19:00 Puro Relajo taldearen kontzertua, Foru plazan.

21:30 Zezensuzkoa, Foru plazan.