Udalak 1936ko errepresaliatuak omenduko ditu

Guaixe 2016ko mai. 27a, 09:11

Arbizuar talde bat berriki Sartagudako memoriaren parkean izan da. Argazkia: @Arbizunkulturaz

1936ko estatuko kolpeak aurten 80 urte beteko ditu. Haren ondorioz sortu zen errepresioaren ondorioz errepresaliatuak izan ziren herritarrak gogoan izanen ditu Arbizuko Udalak. 12:00etan osoko bilkura berezia eginen du eta hura despeditu ondoren, elizaren atzeko oroigarrian ekitaldia eginen da. Plaka bat mustuko dute. Errepresaliatuen  omenezko aurreskua eta lore eskaintza izanen dira. Musikak, irakurraldiek eta auzatea osatuko dute omenaldia.


Erailak
Juan Jose Lakuntza Untzilla
1917ko irailaren 25ean jaio zen Carmen eta Migelen semea. Ezkon gabea. Basozaina, EAJko kidea. Mezeengo borda inguruan zela Guardia Civila bere bila zebilela gaztigatu zuten. Arbizura jaitsi eta atxilotu egin zuten. Jaime Olejuaren lagun mina zen eta, ustez, olejuatarrak salatu zituen berak salatu zuen Lakuntza. 1936ko garilaren 28an Oskiako txipudian eraila, 18 urte zituela.

Ricardo Olejua Irurtzun
Ines eta Cornelioren semea, 1913ko lastailaren 7an jaio zen. Ezkongabea. EAJko kidea. Komertzial ibiltzen zen familiak Etxarrin zuen dendan eta etxarriarrek Arbixu hots egiten zioten. Familia abertzalekoa. Zinegotzia zen eta kargugabetu egin zuten. 1936ko garilaren 25ean, 23:00etan etxean atxilotu zuten, anaia Jaimerekin batera. 28an, 19:30ean, Oskiako txipudian eraila, 22 urte zituela.

Pedro Ihabar Lakuntza
Lakuntxanekoa, Mª Carmen Lakuntza Lazkoz eta Juan Antonio Ihabar Arbizu ziren gurasoak. 1889ko garilaren 19an jaio zen. Lizarragabengoako trenbideko kaxetan lan egiten zuen, orratzain. Pedro anaia istripuz hil, alarguna eta sei ume utziz. Haiek aurrera ateratzeko koinatarekin ezkondu zen. Zinegotzia. Estatu kolpea eta gero basoan estali zen. Guardia Civilak etxekoren bat atxilotuko zuela mehatxatu zuen. Kuartelera aurkeztea erabaki zuen, jakinik hil eginen zutela. 1936ko garilaren 28an Oskiako txipudian eraila, 47 urte zituela. Hurrengo egunean atondoarrek hiruen gorpuak jaso eta hilerrian lur eman zieten.

Migel Flores Estanga
Txulokoa, 1910eko azaroaren 7an jaio zen. Fuerzas Electricas enpresako langilea, Amezketa-Berastegi lineaz arduratzen zen, anaia Primitivorekin batera. EAJko kidea. Lanean atxilotu zuten eta Ezkabako espetxean sartu zuten. Antza, atxiloketak politikarekin baino bere lanpostua nahi zuen baten inbidian oinarritzen zen. Ezkaba mendiko espetxetik atera eta 1936ko azaroaren 7an Etxauriko hilerrian eraila. Antza, fusilatu behar zuen mutilak ez zuen halakorik nahi izan, zauritua, hilerriko paretan gora eginez ihes egiten saiatu omen zen. Horretan ari zela beste batek tiro jo zion. 26 urte zituen.


Arazteak
Francisco Olaina
Zinegotzi ardura kendu zioten.

Dionisio Mendinueta
Zinegotzi kargua kendu zioten.

Fernando Ihabar
Guarda, kargugabetua izan zen.

Julian Lafuente
Irakasleak ezin izan zuen Arbizun lanean segitu.

Soledad Olejua Irurtzun
Abertzalea. Ricardo anaia hil eta Jaime preso sartu zioten. Irakasle arbizuarrak Gasteiz aldean ihesean eta estalian ibili behar izan zuen.

Andres Maiza Lakuntza
Irakaslea. UGTko kidea, Linzoainen, Erron bizi zen.

Anunciacion Mendinueta Lazkoz.
Irakaslea zen.


Atxilotuak
Primitivo Flores Estanga
Beste gazte batzuekin batera, 1937eko garagarrilaren 23an atxilotu zuten. Hori dela eta, festak bertan behera geratu ziren. Bi egunetara aske gelditu zirenean, festek segitu zuten. Bere anaia Primitivoren heriotzaren berri jakitun, denboraldi batez etxean isilik izan zuen, baina maiz bisitatzen zuen Etxauriko hilerria. 1979an ekarriko zuen, Arbizun lur emateko.



Preso
Inazio Goñi
Puerto de Santa Marian izan zuten denboraldi batean.

Juan Goikoetxea
Erretorea, Iruñeko espetxean zenbait egunez.

Jaime Olejua Irurtzun
Ricardoren anaiarekin batera, 1936ko garilaren 25ean, 23:00etan etxean atxilotu zituzten. Etxarriko kuartelera eraman zituzten eta han zegoen apaiz batek anaiak zirela eta bat askatzeko esan zuen. Torturatu zuten eta luze preso izan zuten. Irakaslea zen.

Simon Arbizu Mendinueta
Jose eta Raimundaren semea, 20 urterekin atxilotu eta preso zuten. Ezkongabea, ogibidez harakina zen.

Martin Flores Arbizu
Eugenia eta Fernandoren semea, Atarrabian bizi zen, ezkondua zegoen eta haur bat zuten. Tratularia. Ezkerreko ideiak zituen. 37 urte zituela atxilotu eta preso sartu zuten. Isunak ere jarri zizkioten.


Bando nazionalean hilak
Batzuk boluntario, beste batzuk behartuak joan ziren. Denen daturik ez dugu.

Valentin Flores
Bando nazionalean borrokatzera behartuta, Iparraldeko frontean hil zen.

Julian Zabaltza
Bando nazionalean borrokatzera behartuta, Iparraldeko frontean hil zen

Joan Lakuntza Bakaikoa (bando nazionalean borrokatzera behartuta, Madrilen hil zen)

Pedro Berastegi Mendinueta, (1936-09-25)

Luis Berastegi Mendinueta, (1936-12-01)

Jaime Flores Lakuntza, (1936-12-01)

Felix Lakuntza Lazkoz, (1937-01-02)

German Goñi Aguado, (1937-05-10)

Pedro Zaldua Lakuntza, (1937-10-22)

Jose Arana Arregi, (1937-11-10)

Pablo Flores Lakuntza, (1938-01-02)

Jose Flores Arbizu, (1938-04-24)

Antonio Ieregi Gartziandia, (1938-05-30)

Rafael Razkin Lakuntza, (1938-07-03)

Simon Arbizu Mendinueta, (1939-01-17)


Iturriak
NUPen Memoria Historikoaren Dokumentazio Funtsa
Oihan Ederra aldizkaria, 2004.
1936. Guerra Civil en Euskal Herria. La revelión militar en Navarra. 1. liburukia. Askoren artean. 253-319 orriak.

Erlazionatuak

Oroimenerako artea

Guaixe 2016 api 28 Arbizu

36a oroituz

Guaixe 2016 api 27 Arbizu