Parot Leongo kartzelan dago

Guaixe 2021ko api. 19a, 10:06

Presoen etxeratzea aldarrikatzen.

Cadiztik Leongo espetxera lekualdatu dute.

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak martxoaren 26an berria jakinarazi eta gero, Unai Parot Navarro presoaren lekualdaketa joan den asteazkenean bukatu zen. Cadizko Puerto III kartzelan preso zegoen Parot, 1.020 km-ra, eta handik Leongo kartzelara, 370 km-ra, eraman dute. Espetxe horretan Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bederatzi kide zeuden preso martxoaren 31n. Lekualdatzeaz aparte bigarren gradura ere pasa dute presoa eta, beraz, espetxe onurak baliatzeko aukera izanen du. 

Paroten lekualdaketarekin Espainian preso dauden etxarriarren lau lekualdaketatik hiru egin dituzte.  Aurrena, Luis Mariñelarena Garziandiarena izan zen A Coruñatik (600 km-tara) Palentziako kartzelara (310 km-tara) eraman zutena. Joan den astean, hurrena, Juan Ramon Karasatorre Aldaz Castellon Albocassereko espetxetik (480 km) Kantabriako El Duesoko espetxera (170 km). Iragarria dute Asier Carrera Arenzana Palentziako kartzelatik (310 km-tara) Donostiakora lekualdatuko dutela, baina oraindik halakorik ez dute egin. 

Preso etxarriarren helbideak

  • Juan Ramon Karasatorre Aldaz
    C.P. El Dueso, Cantabria
    Avda. de Berriá, s/n
    39740 Santoña (Cantabria)
  • Luis Mariñelarena Garziandia
    Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario
    Carretera P-120
    34.210 Dueñas (Palencia)
  • Asier Karrera Arenzana
    Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario
    Carretera P-120
    34.210 Dueñas (Palencia)
  • Unai Parot Navarro
    C.P. Leon
    Paraje Villahierro
    24210 Mansilla de Las Mulas (León)
  • Jon Gurutz Maiza Artola
    Lannemezan Centre Pénitentiaire
    Chemin de la Plaine
    B.P. 166.307 
    Lannemezan Cédex