Hiru gune eta makina bat ekimen

Guaixe 2023ko urr. 6a, 12:44
Izaskun Errazkin Beltza Nafarroa Oinez 2023ko logoarekin eta Iñigo Orella Alzueta lekukoarekin. ARTXIBOA

Urriaren 8an, igandea, ospatuko da Etxarri Aranatzen 2023ko Nafarroa Oinez eguna, Andra Mari Ikastolak antolatuta.

Jardueraz eta ekimenez beteriko urte baten ondoren, iritsi da eguna: urriaren 8an, larunbata, Etxarri Aranatzek Nafarroako ikastolen festa hartuko du: Nafarroa Oinez. Andra Mari Ikastolak lan handia egin du festa antolatzen, eta hiru gune eta hamaika ekitaldiko egitaraua prestatu du egunerako. Irekiera ekitaldia 10:00etan izanen da, eta harekin batera hasiko da ikastolen festa. Urriaren 7an, larunbata, Bezperako jaialdia antolatu dute Etxarri Aranatzen.

Hotsein! 2023ko Nafarroa Oinezko egitaraua
Etxarri Aranatz

Urriak 7 larunbata
Bezperako jaialdia!

11:00 Artisauak eta taloak.

12:00 Dianak txistulariekin.

13:00 Etxarriko erraldoiak.

13:30 Swing saioa.

16:30 Berriaren eskutik Pontx pailazoaren Bestaz besta ikuskizuna.

18:30 Pisso eta Oph raperoen emanaldia.

19:30 Ane Martija kantautorearen kontzertua.

20:30 The Sakamantekas taldearen kontzertua.

Urriak 8 igandea
NAFARROA OINEZ

1. UTZUBAR TXIKI

10:00 Irekiera ekitaldia.
Erronka: lehenengo froga.

10:30 Sakanako erraldoien konpartsak.

11:00 / 11:45 / 12:30 Tik-Tak Txukun! ikuskizuna, Kaikuren eskutik.

11:00 - 14:00 Berria Erronka jolasa.

13:00 EITB Go!azen

14:00 The Potes.

15:30 The Trikiteens.

17:00 DJ Bull.

Egunean zehar: Haurren Hiria; Haur jaduerak Laboral Kutxaren eskutik; Aurpegi margoketa.

2. ARLUZEPE

11:00 Erronka: bigarren froga.

12:00 Herri kirolak.

13:00 Tapia eta Leturiaren kontzertua.

14:30 Oskia dantza plaza.

16:00 Alarma morea taldearen kontzertua.

17:30 Trikidantz taldearekin dantzaldia.

Egunean zehar: Haur jarduerak, Diario de Noticiasen eskutik; Kukaina bizikletaz Euskaltelen; Haur Jolasak Eroski fundazioaren eskutik.

3. BATZETA

11:00 Kiko, Koko eta Moko pailazoen emanaldia.

12:00 Lur Korta ipuin kontalaria, Berriaren eskutik.
Erronka: hirugarren proba, 2. eta 3. gune tartean (3. gunearen ondoan).

13:00 Erronka: laugarren proba.

14:00 Erronka: sari banaketa.

14:30 Alerta Gorria taldearen kontzertua.

16:00 Nafarroa 1512 taldearen kontzertua.

17:30 Gozategi taldearen kontzertua.

Egunean zehar: Gazte probalekua.