Oinarrizko eskubide sozial eta demokratikoak bermatzeko ezker koherente eta indartsua

Izquierda-Ezkerra 2014ko mai. 23a, 05:30

Europako hauteskunde hauetan asko dugu jokoan.

Bizi dugun krisi ekonomikoa ez da ezerezetik sortu, ez horixe, gauzatu diren politika okerren ondorio da, banku eta enpresa  handien esku utzi baitituzte gutxi batzuen onura eta gehienon pobretzea eragin duten erabakiak. Urteak dira PSOE eta PPren gobernuek murrizketa murrizketaren gainean besterik ez dutela egiten, Europaren eskakizuna den aitzakian. Eta hala da, baina ezetz ere esan daiteke, gauzak bestela egiteko asmoa dugula.

Izquierda-Ezkerraren eguneroko lan politikoan murrizketa sozialei eta eskuinaren neurriei aurre egin diegu. Bide honetan tinko eta gogor ibiltzeko Europar hauteskundeetara aurkezten gara ezker anitza-izquierda plural koalizio barnean.

Austeritateak eta martxan jarri diren neurriek pobrezia dakarte, guztion pobrezia, gizarte osoaren pobrezia, horregatik neurri aurrerakoiak dira mahai gainean ditugun alternatiba bakarrak.

Kasu honetan amankomunezko lan sakona egin dugu estatu mailan koalizioan gauden talde guztiak. Mobilizazioa, aldarrikatzea, lan soziala eta botoa beharrezkoak dira egoera honen aurrean.

Oinarrizko eskubide sozial eta demokratikoak bermatu behar ditugu eta horretarako ezker koherente eta indartsu bat behar dugu.

Populismoa eta muturreko eskuinaren aurrean, elkartasunezko Europa proposatzen dugu guk. Kapitalaren aurrean jendearen Europa, zentralismoaren aurrean aniztasunaren Europa, jendearekin bat eginez.

Honetarako Nafarroatik Maite Mola, Javier Barinaga eta Milagros Rubio izanen dira gure ordezkariak ezkerreko zerrenda honetan, mugimendu sozialetan eta kaleko lanean urte asko daramatzaten pertsonak dira hauek, guk ere lan bikoitz hori dena, kalea eta erakundeak, lotzen jarraitu nahi dugulako.

www.izquierda-ezkerra.org
@EzkerraN