Europa berria, Euskadi gehiagorekin, Nafarroa gehiagorekin, demokrazia gehiagorekin

EAJ-PNV NAFARROA 2014ko mai. 23a, 05:30

‘Euskadi gehiago, Nafarroa Gehiago Europa Berrian’ du lema EAJk. Gure Herriak hurrengo bost urteotarako  izango dituen erronkak “suspertze ekonomikoa eta enplegua sortzea; Bakea eta Bizikidetza; eta Euskadirentzako Estatus Politikoa” izango dira, eta hiru erronka horiek “europar dimentsioa” dutela argi dugu. Horietako batzuk dira Europar Batasuna sortu zeneko arrazoi eta helburuak. Eta, belaunaldi osorako ditugun erronkak ere badira.

EAJk ozenki aldarrikatzen du euskal hiritargoak bere etorkizuna Europan erabakitzeko duen eskubidea. “Zergatik Luxenburgok bai eta guk ez? Zergatik Letonia, Lituania, Eslovakia , Malta, Txiprek bai, eta guk ez? Eta Eskoziak? EAJk letra larriz idatzitako Demokrazia nahi du Euskadirentzat. Erabakitzeko eskubidea daukagu. Baina, ezer baino lehenago, planteatzeko eskubidea daukagu, proposamenak aurkezteko eskubidea. Ez dugu gure ikuskera inposatu nahi, hemen gehiengoa dugun arren. Baina, era berean, ez dugu proposamena planteatzea edo negoziatzea inork eragozterik nahi. Betoak baldin badaude, hor dago Europa. Europa horretarako ere dagoelako. Hori ere bada guk amesten dugun Europa berria, Euskadi gehiagorekin, demokrazia gehiagorekin eta prozedura  batekin, demokrazia inork blokeatu ez dezan. Guztientzako eskubide berberak”.

Euskara Europar Legebiltzarrean
Batera, Euzko Alderdi Jeltzaleak euskara eraman du Europar Legebiltzarrera, ‘bertan gera dadin”. “Legegintzaldia hasteko momentuan, akordio bat proposatuko dugu gure hizkuntza osoko bilkuretan erabilia izan dadin. Birritan esan digute ezetz. Orain, aurreko legegintzaldian eleaniztasunari buruz eta hizkuntza gutxituak babesteko onartu zen txostenean oinarrituko gara. Hori ere, EAJren ekarpenaren bidez lortu da. Seiehun diputatutik gora esan dute baietz, baietz Euskarari”.

“Euskal hiritarrek europar erakundeekin harreman idatziak euskaraz burutzea ahalbidetzen duten akordioak betetzen direla zainduko dugu. Eleaniztasun gaietarako komisarioa nahi dugu, europar hizkuntza guztiez arduratuko dena. Gure helburua ofizialtasuna delako”, hitz eman du Izaskun Bilbao Barandicak.

www.pnvnafarroa.eu

@EAJPNVNafarroa