Hurrengo maiatzaren 25ean, bozkatzera joan behar dugu Europan asko jokatzen dugulako. Gehiengo progresista behar dugu Europako eskuinak ekarri duen langabezia, desberdintasun sozialak eta pobreziari aurre egiteko.
Zure esku dago zure botoarekin gauzak aldatzea. Zure esku dago PPren murrizketak jarraitzea edo Europan aldaketa progresista lortzea kalitatezkoa lanpostuak, soldata duinak eta eskuinak kendutako eskubideak berreskuratzeko.
Hauek dira sozialistak Europan defendatuko ditugun proposamenak:
- Lanpostuak gazteentzat: Gazteentzako lanpostuak sortzeko fondoa hirukoiztu 21.000 milioi eurotan, jadanik gure herrialdeko %57 gazteak langabezian daude.
- Familia errenta: familia errenta bat Europako familia guztiak duintasunez bizitzeko.
- Langabezi asegurua: Sozialistek langabeentzat aseguru bat onartuko dugu.
- 50 urte baino gehiagoko langabeak: Europako Fondo Soziala handitzea 50 urteko baino gehiagoko langabeentzako proposatzen dugu.
- Defizita: Malgutasun gehiago defendatzen dugu defizitaren ordainketan PPren murrizketak langabezia eta pobrezia ekarri dutelako.
- Kreditua enpresa txikientzat: Europako Banku Zentrala langabeziari aurre egin behar dio enpresa txikiei lagunduz eta kredituak emanez.
- Zerga paradisuak: Zerga paradisuak eta zerga amnistiak amaitu behar dira.
- Lan baldintza eta soldata berdinak: Europar lege bat bultzatuko dugu lan baldintza eta soldatak berdinak izateko gizon eta emakumeentzat.
- Genero indarkeria: Europar direktiba bat bultzatuko dugu emakumeei babesa emateko eta genero indarkeriari aurre egiteko.
- Hezkuntza eta ikerketa: Hezkuntza eta ikerketa defizitaren kontabilizazioan ez sartzea defendatuko dugu.
- Inmigrazioa: Sozialistek inmigrazioaren arloan politika partekatuak bultzatuko ditugu Europa eta Estatuen artean.