Haize Berriak DVDan

Guaixe 2016ko mar. 6a, 12:41

Enrike Zelaiaren omenez 2015eko maiatzaren 2an antolatu zuen kontzertua DVD batean jaso du Haize Berriak bandak. Horrekin batera, Joseba Salegik Zuberoa rapsodia doinuaren gainean egindako Zatoz, agur film laburra ere jaso du DVDak. Sakanako musika eskoletan eta ibarreko herri gehienetako hainbat denda eta tabernatan 10 eurotan salgai dago. bandahaizeberriak@hotmail.com edo 661 333 523 telefonoan eskatu daiteke ere.