www.guaixe.eus web orriko bisita kopura %61,17 hazi da urte batean

Guaixe 2017ko urt. 20a, 08:55
Telefono mugikorrean, tabletean edo ordenagailuan jaso daitezke Sakanako albisteak www.guaixe.eus bidez

Sakanerria, Kirola eta Kultura sailetako web orriko albiste ikusienen zerrenda osatu dugu ere.

Guaixe fundazioaren mundurako ataria denak, www.guaixe.eus web guneak, joan den urtean 218.576 bisita izan zituen. Bisiten %55,19 sare sozialen bidez iritsi dira (%45,69 Facebook eta %9,46 Twitter). Bilaketen ondorioz guaixe.eus-en bukatu dutenak bisiten %24,44 dira eta sarrera zuzenak, berriz, %17,53.

www.guaixe.eus-eko bisita kopurua  
  2014 2015 2016
Ilbeltza 5.221 9.835 11.305
Otsaila 7.520 12.364 20.304
Marsua 8.394 12.632 14.990
Apiribila 6.244 9.647 17.688
Maiatza 9.476 15.001 20.192
Garagarzaroa 10.147 14.167 20.436
Garila 8.126 10.640 14.648
Agorrila 3.859 6.497 9.496
Iraila 7.349 10.973 20.184
Lastaila 8.847 11.839 19.125
Azaroa 8.662 12.232 33.336
Abendua 2.669 9.791 16.872
GUZTIRA 86.514 135.618 218.576

 

Bisiten jatorria    
  2015 2016
Sare sozialak 57.926 120.643
   Facebook 40.929 99.888
   Twitter 16.815 20.689
Bilaketak 50.426 53.433
Sarrera zuzenak 22.814 38.338
Referral 3.595 5.738
Besteak 600 23
Mail 257 77

 

Nondik sartu dira    
  Kopurua %
1. Espainia 206.549 94,64
2. Errusia 3.337 1,53
3. AEB 2.031 0,93
4. Frantzia 1.235 0,75
5. Bretainia Handia 703 0,32
6. Irlanda 400 0,18
7. Zehaztu ez dutenek 359 0,16
8. Kyrgyzstan 321 0,15
9. Alemania 269 0,12
10. Argentina 245 0,11

 

Bisitarien gailu erabilienak    
  2015 2016 Aldea
1. Mugikorra 130.453 133.995 +%2,75
2. Tableta 21.469 11.752 -%45,26
3. Ordenagailua 147.967 72.505 -%51






Sakanerrian, web orrian bisitatuena
1. #Altsasu manifestaziorako atxikimenduak eta eguneko irudiak

2. Altsasuko manifestazioa kalez kale

3. Falangeren mehatxu pintada

4. Altsasuko hiri inauteriak

5. #ALTSASU

6. Alex, maite zaitugu

7. Alex autoz harpatu zuenari

8. Olazti hiri inauteria 2016

9. 15 urteko bi gazte atxilotuta

10. Presoen askatasuna aldarrikatu dute

11. Altsasuarrak sanpedrozelain festa ospatzen

12. Etxarriarra ETB2ko abentura reallityan

13. #Altsasu EZKUTUAN

14. Elkartasun giza sare jendetsua

15. Atxiloketak Altsasun eta elkarretaratzea arratsaldean

16. Ezin sinistu

17. Altsasu manifestazioa, bideoa

18. Benignoren omenaldia (bideoa)

19. 37 urteko motorzale lakuntzar batek bizia galdu zuen atzo istripu batean

20. 2016. Udako Argazki Lehiaketa


Kiroletan, web orrian bisitatuena
1. Urbasako Igoerak ikuskizuna ekarri zuen

2. Unai Mugika: “Altsasuko zirkuitua berreskuratu nahi dugu”

3. Jesus Senarrendako Kirol Merituaren Zilarrezko Domina

4. Joxe Martin Lizarraga: Erreferentea delako aukeratu zuten Beriain

5. Altsasu emakumezkoen erregionalaren estreinua

6. Unai Mugika: “Altsasuko zirkuitua berreskuratu nahi dugu”

7. Lakuntza-Aralar mendi lasterketak utzitako irudiak

8. Altsasuk atxilotutako Julen Goikoetxea euren atezainari eskaini zion garaipena

9. XXXIII. Barricarte lasterketa

10. Aritz Munarriz lehen sakandarra Zegama-Aizkorrin


Kulturan, web orrian bisitatuena
1. Altsasuarretik duen Goya saria

2. “Bi belaunaldiz estalita egon ondoren, euskalkia ahora”

3. Dantza egunean dantzan!

4. Guaixeren Udako Argazki Lehiaketak sarituak ditu

5. Etxarri Aranazko abesbatza txapeldunen txapeldun!

6. Alex Sardui-ri online elkarrizketa

7. Sakana Maitia, jendaurrera

8. 51 argazki era feria irudikatzen

9. Ziordiko Festak-Etorkizuna Dantza Taldea

10. Unibertsoarekin dantzan


Zure bisitatuena?

www.guaixe.eus web orrian zuk egindako sarrera bat izan daiteke bisitatuena. Izan ere, Komunitatea izeneko atalaren bidez edozeinek www.guaixe.eus-era bere euskarazko testuak, argazkiak eta bideoak igotzeko aukera du. Profila sortu eta has zaitezke. Blog-en bat edo Facebook edo Twitterreko kontua baduzu, haiek Guaixe.eus-eko Komunitatearekin RSS bidez lotu ditzakezu, horrela ikusgarritasuna irabaziko duzu.