Ekainaren 9an, ostirala, jokatuko dira Gure Pilota elkartearen txapelketako partidak, Etxarri Aranazko frontoian.
Ekainaren 9an, ostirala, garagarrrarekin egindako edariaren dastaketa izanen da, Lakuntzan.
Ekainaren 9an, ostirala, Altsasuko bertso eskolaren saioa izanen da, Kukuerreka elkartean. Altsasuko ikasleekin batera, Ainara Ieregi, Endika Legarra, Eneko Lazkoz, Idoia Granizo, Ekain Alegre eta Urritz Alegre bertsolariak ariko dira.
Ekainaren 9an, ostirala, Altxa burua! Sakanako Euskaltzaleen Sareak antolatutako 'Gamazada' hitzaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Ekainaren 9an, ostirala, Gernikan antolatuko duten Itaiako Jardunaldiak aurkeztuko dituzte Altsasuko Gaztetxean.
Ekainaren 9an, ostirala, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako haurren dantza taldeen ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 11ra arte 'Pinturaren bidez bizitza gozatzen' margolanen erakusketa izanen da Irurtzunen.
Maiatzaren 24etik ekainaren 25era Itziar Nazabal tailerreko ikasleen lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 8an, osteguna, Etxarri Aranatzen eta ekainaren 9an, ostirala, Altsasun, Amets Yoseikan Budo eta Arbizu Borroka Klubeko erakustaldiak izanen dira.
Ekainaren 8an eta 11n, osteguna eta igandea, François Ozon zinemagile frantziarraren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 11n, igandea, jokatuko da Zabalartek antolatutako lasterketa. Bi ibilbide izanen ditu, luzea eta motza, eta martxa ez lehiakorra ere izanen da. Ekainaren 9an, ostirala, lasterketaren harira Sustrai Eraikuntzaren hitzaldia izanen da.
Ekainaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, AHTaren aurkako mugimenduaren 30. urteurrenaren harira erakusketa eginen dute Olaztin.
Ekainaren 10ean, larunbata, ospatuko du Pikuxarrek XX. urteurrena eta ospatzeko Gabezin erromeriaren emanaldia izanen da. Aurretik, ekainaren 9an, ostirala, bertso tailerraren bertso poteoa izanen da.