Uztailaren 20tik irailaren 9ra arte argazkilari altsasuarraren argazkiak ikusgai egonen dira, Etxarriko kanpineko tabernan.
Abuztuaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, Zuhatzuko festak izanen dira; abuztuaren 16tik 18ra, ostiraletik igandera, Errozko eta Satrustegiko festak, eta abuztuaren 30etik irailaren 1era, ostiraletik igandera, Ihabarko festak.
Abuztuaren 24tik 29ra ospatuko dituzte lakuntzarrek abuztuko festak. Festen hasieran bezperan Biltokik antolatutako futbol txapelketaren finala eta ekimena izanen dira, eta festen azken egunean Gazte Eguna antolatu dute ere. Festak antolatzeko batzarrak egin dira urtean zehar.
Abuztuaren 8an, osteguna, Pikuxarreko terrazan Lorena Arangoaren antzezlana izanen da; abuztuaren 25ean, igandea, Itzal Magoa izanen da Irurtzungo euskal txokoan, eta abuztuaren 29an, osteguna, La otra calleren kontzertua.