Ilbeltzaren 31n, ostirala, hilabeteko azken ostiralero bezala, Sexgunea sexualitate aholkularitza doan eta konfidentziala izanen da, Intxostiapunta gazte gunean, 17:30etik 20:30era.
Ilbeltzaren 31, ostirala, 'Askatasun doinuak' ipuin kontaketa eta tailerra eginen dute Mitxel Elortza idazleak eta Mariñe Jauregi ilustratzaileak, Altsasuko Iortia kultur gunean. Palestinako gatazka haurrei azaltzeko ipuin bat da.
Ilbeltzaren 31n, ostirala, Salam Gaza Nafarroa elkarteko kidearen hiltzadia izanen da, Iortia kultur gunean.
Ilbeltzaren 31n, ostirala, 19:00etatik aurrera, Olatzagutiko gaztetxean pintxopotea izanen da, eta, ondoren, Broken Pick eta TCBB taldeen kontzertuak izanen dira.
Ilbeltzaren 31n, hilabeteko azken ostiral guztietan bezala, Etxera elkarretaratzeak eginen dituzte, Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.
Ilbeltzaren 31n, ostirala, 21:00etatik aurrera, afari "bereziak" izanen da, Etxarri Aranako gaztetxean, eta ondoren Ekhiñe Zapiain eta Aratz Igarzabal bertsolarien bertso saioa izanen da, gaztetxean bertan. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladatik laster "berri gehiago" izanen direla jakinarazi dute sare sozialetan.
Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurkak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |