Apirilaren 14an, igandea, II. Errepublikaren 94. urteurren ekitaldia eginen dute, Altsasun.
Astelehenero, 12:00etan, Sakanako pentsiodunen mugimenduaren pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak egiten dituzte, Altsasuko udaletxearen parean eta Zumalakarregi plaza tartekatuz.
Apirilaren 21era arte, Olatzagutiko liburutegian, Egin zaitez eko erakusketa ikusgai izanen da.
Apirilaren 2an, asteazkena, Xanti Arrieta artistaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketaren mustutze ekitaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Erakusketa kolektiboa hilaren 27ra arte egonen da ikusgai, eta apirilean zehar, erakusketarekin batera, ekitaldi sorta bat izanen da.
Apirilaren 10ean, osteguna (19:00etan), 13an, igandea (19:30ean) eta 14an, astelehena (19:00etan), Albert Pinto zinemagilearen Tierra de nadie filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Hiru lagunen istorioa da hau. Hiru lagun leku batek bananduta, Cadiz eta une bat, oraina. Instituzioen abandonuaren, probintzian narkoaren gorakada bortitz eta geldiezinaren eta gizartearen nahigabearen gorakada arriskutsuaren artean harrapatuta hirurak. Hiru lagun bolborategi batean harrapatuta geratu dira, eta haien arteko adiskidetasuna kolokan jarri du. Emanaldiak: Apirilak 10, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro).Apirilak 13, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).Apirilak 14, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).