Osteguna, maiatzak 8



17:00
18:30

'ZGB Musikala. Zurekin Galduta Betiko' Altsasu institutuaren lehenengo musikalaren emanaldia

Iortia kultur gunea, Altsasu | Ikuskizuna

Maiatzaren 8an, osteguna, 17:00etan, Altsasuko BHIko DBH laugarren mailako ikasleek sortutako, abestutako eta antzeztutako ZGB Musikala. Zurekin galduta betiko-ren emanaldia eginen dute, Iortia kultur gunean. Ikasbidaia batean gertatzen da istorioa, eta sare sozialen arriskuak eta maitasun istorioa bat gertatzen dira; ikasle talde bat Andaluziaren joanen da, baina jangoetako batean bi ikaslek argitaratutako argazki batzuek kaosa eragiten dute. Ikasleek sare sozialen arriskuei edo mezuen biralizazio azkarrari buruz hausnartzeko aukera izanen dute ikuskizunaren bidez. Altsasuko institututan egiten duten lehenengo musikala da. 

'ZGB Musikala. Zurekin Galduta Betiko' Altsasu institutuaren lehenengo musikalaren emanaldia Iortia kultur gunea

Maiatzaren 8an, osteguna, 17:00etan, Altsasuko BHIko DBH laugarren mailako ikasleek sortutako, abestutako eta antzeztutako ZGB Musikala. Zurekin galduta betiko-ren emanaldia eginen dute, Iortia kultur gunean. Ikasbidaia batean gertatzen da istorioa, eta sare sozialen arriskuak eta maitasun istorioa bat gertatzen dira; ikasle talde bat Andaluziaren joanen da, baina jangoetako batean bi ikaslek argitaratutako argazki batzuek kaosa eragiten dute. Ikasleek sare sozialen arriskuei edo mezuen biralizazio azkarrari buruz hausnartzeko aukera izanen dute ikuskizunaren bidez. Altsasuko institututan egiten duten lehenengo musikala da. 


18:00

'Mari, lamiak eta basoko aztarnak' Jaio Lertxundiren erakusketa

Iortia kultur gunea, Altsasu | Erakusketa

Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak. 

'Mari, lamiak eta basoko aztarnak' Jaio Lertxundiren erakusketa Iortia kultur gunea

Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak. 


19:00

'El contable 2' filmaren emanaldia

Iortia kultur gunea, Altsasu | Zinema

Maiatzaren 8an eta 11n, osteguna eta igandea (19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren), Gavin O'Connor zinemagilearen El contable 2 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.  Sinopsia: Christian Wolffek talentua du arazo konplexuak konpontzeko. Aspaldiko ezagun bat hil dute, eta mezu kriptiko bat utzi du atzean, kontularia aurkitzeko. Wolffek kasua argitu behar izan du. Neurri muturrekoagoak behar direla konturatzean, bere anaia Brax errekrutatu du, laguntza eske.   Emanaldiak: Maiatzak 8, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Maiatzak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).  

'El contable 2' filmaren emanaldia Iortia kultur gunea

Maiatzaren 8an eta 11n, osteguna eta igandea (19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren), Gavin O'Connor zinemagilearen El contable 2 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Christian Wolffek talentua du arazo konplexuak konpontzeko. Aspaldiko ezagun bat hil dute, eta mezu kriptiko bat utzi du atzean, kontularia aurkitzeko. Wolffek kasua argitu behar izan du. Neurri muturrekoagoak behar direla konturatzean, bere anaia Brax errekrutatu du, laguntza eske.
 
Emanaldiak:
Maiatzak 8, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Maiatzak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).