Otsailaren 6an, ostirala, 18:00etan, Leire San Martin Marcosen La caza de brujas en Pamplona. Sala del tormento, procesión infamante y hoguera liburuaren aurkezpena izanen da, Dorraoko Itur Aldea elkartean. Sorgin ehizaren inguruko liburuan Dorraoko sorgin baten auzia aipatzen da. Liburua Katakrak-ek argitaratu du eta Silvia Federici filosofoak idatzi du hitzaurrea.
Otsailarne 6an, ostirala, 18:00etan, Venezuela inperialismoaren erasopean hitzaldia emanen du Askapena herriekiko euskal elkartasuna taldeak, Iturmendiko Aitzkozar elkartena.
Otsailaren 6an, ostirala, 19:00etan, Alsasuko Foru plazan, elizaren ondoan, Palestinaren aldeko elkarretaratzea eginen dute, Sakana Harrera Haranak deitua: Ez ahaztu Palestinarekin. Israel kriminala inpunitatearik bukatu.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Olaztiko kintoen eta kintaden ospakizunetan musika eskaintza egonen da, herriko tabernek eta gaztetxeak antolatuta. Hortaz, otsailaren 6an, ostirala, gauerditik aurrera, Igandea txarangarekin kalejira eginen dute, gaztetxetik abiatuta, OGAk antolatuta. 23:00etan, Barandi tabernan, Oihan Vega disko jartailea izanen da. Otsailaren 7an, igandea, 18:00etatik aurrera, DJ Txumasketa izanen da, Clinker tabernan. 23:00etatik aurrera, Bidean erromeriarekin dantzaldia izanen da, Maisuenea gaztetxean, OGAk antolatuta.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||