Azaroaren 28an, larunbata, Lakuntzako Herri Eskolako Gurasoek antolatutako festa izanen da, Lakuntzako frontoian. Aurten HunBizi elkartasun jaialdiarekin elkartasunezko egitasmoa izanen da ere.
Azaroaren 28an, larunbata, Altsasuko egoitza berriaren mustutzea izanen da. Mendialdean eta Sakanan lehen indar sindikala da.
Gizon batek bikotekide ohia hil zuen; Euskal Herriak aurten eman den seigarren erailketa matxista izan da. Azaroaren 28an, larunbata, mugimendu feministak elkarretaratzeak deitu ditu.
Azaroaren 28an, larunbata, Burniziri Gaztetxeak BGAren XXIX. urteurrena antolatu du.
Nafarroa, Zinema Lurraldea egitasmoaren hamar film labur finalisten proiekzioa izanen da azaroaren 28an, larunbata, 18:00etan, Olaztiko kultur etxean. Olatzagutiak duela lau urte programan parte hartzen du, eta aurten Mitxel Sadaba zinemagileak Conectados film laburra grabatu du bertan. Hauek dira beste film laburrak: Itxaropena, Alberto Sesmarena, Argedasen grabatutako; Mugalaria, Nerea Galafaterena, Urdaxen; Un hombre gris, Teresa Ruiz Velascorena, Allon; El rey de bastos, Xabier Leal eta Clara Ibañezena, Vianan; ¿Y si sí?, Joshua Gracia Guijarrorena, Peraltan; Lo sencillo, Adriana Pueyorena, Iruñean; Sempiterno, Ander Santamariarena, Tafallan; Runruners, Cristobal Nietorena, Dicastillon, eta Dirección desconocida, Carlos Hernandorena, Mendavian. Kimetz Arregi aktore lakuntzarrak Mugalaria film laburrean parte hartu du ere.
Azaroaren 28an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean, La Mov dantza konpainiaren Stravinsky dantza garaikideko ikuskizuna izanen da. Victor Jimenez da obraren zuzendaria eta koreografoa, Stravinsky konpositorearen unibertso musikalean inspiratutako ikuskizuna sortu du. La Mov espainiar estatuko dantza garaikideko konpainia erreferenteetako bat da. Aurreko lanarekin, El Lago, Iortia izan ziren ikusleak hunkituz. Azken sarrerak 10 eurotan eros daitezke.
Azaroaren 27tik 29ra Gure Pilota Sakanako XXII. Nesken Pala Txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da, Etxarri Aranatzen. Eliteen mailan, lehen mailan eta bigarren mailan seina bikote lehiatuko dira, palista onenak, eta kategoria txikietan 26 bikote.