Uztailaren 28an, igandea, bigarren eskuko azoka izanen da Iortia zabalgunean.
Uztailaren 28an, igandea, Altsasuko EH Bilduk ibilaldi informatiboa antolatu du, Basoitxiren eta Dantzaleku eta San Pedroren egoeraz informatzeko eta haren proposamenak bertan ikusteko eta kontrastatzeko.
Uztailaren 31ra arte Luisa Aldaburu artistaren artelanak ikusteko aukera izanen da, Pikuxarren.
Uztailaren 20tik irailaren 9ra arte argazkilari altsasuarraren argazkiak ikusgai egonen dira, Etxarriko kanpineko tabernan.
Uztailaren 25etik 28ra, ostegunetik igandera, ospatuko dituzte festak olaztiarrek. Olaztiko Gazte Asanbladak egun bat lehenago, 24an, Gazte Egunarekin hasiera emango diete festei.
Santiago egunaren bezperan hasi eta uztailaren 28ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte festak bakaikuarrek.
Uztailaren 26tik 29ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte festak etxarrendarrek.