Uztailaren 18an, osteguna, Gazan su etena eskatzeko Nafarroako Osasun Langileen kontzentrazioa izanen da, Altsasuko osasun etxean.
Gozamenez programaren ekimena Sakanako zenbait igerilekuetan izanen da: uztailaren 3an, Irurtzunen; 4an, Uharte Arakilen; 9an, Etxarri Aranatzen; 10ean, Altsasun, eta 18an, Lakunzan. Gauez banatzeko aukera, afaria eta txokolate iturria izanen dira, besteak beste.
Uztailaren 31ra arte Luisa Aldaburu artistaren artelanak ikusteko aukera izanen da, Pikuxarren.
Uztailaren 16tik 20ra, asteartetik larunbatera, ospatuko dituzte festak iturmendiarrek.
Uztailaren 17tik 21era, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte festak irurtzundarrek.