Uztailaren 20tik irailaren 9ra arte argazkilari altsasuarraren argazkiak ikusgai egonen dira, Etxarriko kanpineko tabernan.
Abuztuaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, Zuhatzuko festak izanen dira; abuztuaren 16tik 18ra, ostiraletik igandera, Errozko eta Satrustegiko festak, eta abuztuaren 30etik irailaren 1era, ostiraletik igandera, Ihabarko festak.
Abuztuaren 14an eta 15ean ospatuko dituzte Urdiaingo Andramauztuko festak; abuztuaren 17an, larunbata, gazte eguna antolatu du Urdiaingo Gazte Asanbladak.
Abuztuaren 14tik 18ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte dorrobarrek festak.
Abuztuaren 3an, larunbata, 'tardeoa' antolatu dute Altsasuko Haritza tabernan; abuztuaren 17an, larunbata, Inixioren bakarrizketa izanen da.
Abuztuaren 8an, osteguna, Pikuxarreko terrazan Lorena Arangoaren antzezlana izanen da; abuztuaren 25ean, igandea, Itzal Magoa izanen da Irurtzungo euskal txokoan, eta abuztuaren 29an, osteguna, La otra calleren kontzertua.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |