Martxoaren 23an, astelehena, Filmoteka Nafarroan zikloaren barruan '592 Metroz goiti' eta 'Urpean lurra' film laburren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Hizkuntza: Euskara
Martxoak 25ean, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Osasun Etxeak, Gizarte zerbitzuek eta Teknoadinek, herriko hainbat eragilerekin batera egindako Komunitatea Ehuntzen programaren aurkezpena eginen dute, Iortia kultur gunean. Aurkezpena irekia izanen da.
Martxoaren 27an, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean, Burundantza dantza txapelketaren lehenengo edizioa antolatu du Irantzu Gonzalez Dantza Eskolak haren 10. urteurrenaren ospakizunen barruan. Lehiaketan 6 eta 16 urte bitarteko dantzariek parte hartuko dute, eta helburua "txapelketa garaia" deitzen duten esperinetzia zabaltzea da; eszenatokira igotzeko, eta egindako lana partekatzeko eta dantza ospatzeko aukera bat izatea. Sarrerak agortu dira.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||