Galarza "giza eskubide urraketa larriak" jasandako biktima gisa aitortu dute

Guaixe 2025eko abenduaren 11

Torturaren kontrako pintaketa. ARTXIBOA

Nafarroako Gobernuaren Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak ofizialki aitortu du torturatu egin zutela. Dagoeneko hamahiru sakandarrek jaso dute aitortza hori.

Nafarroako Torturatuen Sarea eta Egiari Zor osatzen duten Egiaren Garaia dinamikak jakinarazi duenez, Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak, 16/2019 Foru Legearen babespean, beste zazpi pertsona ofizialki aitortu dituela "giza eskubideen urraketen biktima" gisa. Dinamikako kideek adierazi dutenez, "emandako ebazpenak positiboak dira, estatu indarkeriak gure lurraldean izan duen eragina agerian jartzeko baliagarriak direlako". Gaineratu dutenez, "Nafarroan eta Euskal Herri osoan Estatuak eragindako giza eskubideen urraketa larriak argitzen jarraitzeko ere lagungarri izan behar dutela".

Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak ofizialki aitorturiko zazpi pertsonak torturak jasateagatik aitortu direla "giza eskubideen urraketen biktima" modura. Haien artean dago Purificacion Galarza Ochoa lakuntzarra. Guardia civilek 1979an torturatu zuten. Dagoeneko 101 pertsona dira jada orain arte Foru Lege honen esparruan indarkeria politikoaren biktima bezala aitortutako pertsonak, haietatik hamahiru sakandarrak dira. 

Dinamikako kideek Nafarroan Estatuaren indarkeria politikoa jasan duten pertsona guztiak aitortza-eskaerak aurkeztera animatu dituzte. Adierazi dutenez, "izapideak egiteko laguntza behar duten pertsona guztiei laguntzeko prest gaude".