Koronabirusa Sakanan

Lau hilabete dena aldatu zenetik

Guaixe 2020ko uzt. 16a, 12:00

Duela lau hilabete koronabirusa eta konfinamendua hitzak ezagutu genituen. Etxean sartu ginen, noiz aterako ginen jakin gabe. Ezjakintasuna zen nagusi. Normaltasun berria deitutako egoera hauskor batean gaude orain. 

Hasieran itxiladia bi asterako izango zen, ondoren beste bi... bi hilate eta erdi egon arte. Ondoren, deskonfinamendua etorri zen.

Lau hilabete hauetan bizitakoaren laburpena. 

Martxoaren 12, osteguna

Sakanan urrun ikusten bazen ere, COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean Nafarroako Gobernuak kirol ekimenak bertan behera utzi zituen. Supermerkatuetan hainbat produktu bukatzen hasi dira eta ilarak inoiz baino luzegoako ziren. Giroa arrarotzen hasi zen. 

Guaixe inprentara bidali berri zegoenean, Nafarroako Gobernuak ikastetxe, haur eskola eta unibertsitateak itxiko zituela jakinarazi zuen. Neurria astelehenetik aurrera izanen da ofiziala, baina dagoeneko hurrengo egunean ikastetxeetara ez joatea gomendatzen du. Hasieran neurria bi astetarako baina ez zen izanen.

Kultur ekitaldietan edukiera mugatzea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak. 

Martxoak 13, ostirala

 

Nafarroako Gobernuak kultur ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituen, eta neurri hori jarraituz Altsasuko Iortia kultur guneak bere agenda bertan behera utzi zuen. Altsasuko udaleko eraikin guztiak itxi zituzten ere, baita haur parkeak ere. 

Ondoren, Sakanako herritako kultur zerbitzuak haien agenda bertan behera utzi zituzten: Lakuntza, Olazti, Arakil, Irurtzun... Sakanako Mankomunitateak ere martxorako aurreikusi zituen ekimenak bertan behera utzi zituen. 

Altsasuko tabernariek ixtea erabaki zuten. 

Martxoak 14, larunbata

Pedro Sanchez Espainiako Presidenteak alarma egoera ezarri zuen. Autonomiak bertan behera utzi zituen eta erkidegoetako departamentuak esku hartu zituen. Alarma egoera arautzen duen Espainiako Errege Dekretua astelehenean, 08:00etan, izan zen ofiziala. Hainbat neurrien artean, konfinamendua ezarri zen. Hasiera batean bi asterako izanen zen, baina alarma egoerak ekainaren 21era iraun zuen. 

22:00etan balkoietatik eta leihoetatik osasun zerbitzuetako langileen omenezko txalo zaparrada egitera deitu zen. 

 

Martxoak 16, astelehena
ALARMA EGOERA ETA KONFINAMENDUAREN HASIERA

Konfinamenduaren lehen egun ofiziala. 

Elkartasun sarea sortzeko deia Bakaikun. Ondoren, beste herri batzuetan sortuko ziren elkartasun sareak: Irurtzun, Arakil, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Altsasu...

Denden ordutegiak murriztu dituzte, baita edukiera ere. Kalean ilarak dira nagusi. 

Txalo zaparradaren deialdia 20:00etara aldatu zuten, haurrek ere parte hartu ahal izateko. Omenaldia aprobetxatuz, balkoiak agertoki bihurtu ziren

Lakuntzan udalak lehiaketak antolatu zituen: patata tortilla lehiaketa, postre lehiaketa eta abar.

Soraluzeko hilketa matxista salatzeko 21:00etan kazerolada egin zen.

Martxoak 18, asteazkena

Espainiako Erregearen diskurtsoaren kontrako kazerolada. 

Martxoak 20, ostirala

Guaixe Fundazioaren adierazpena.

Martxoak 27, ostirala

Maskaren erabilera zabaldu zen.

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra

Funtsezkoak ez diren lanetako langileak etxean gelditzera arautu zuen Espainiako Gobernuak. 

Etxea bihurtu zen herritarren mundua.

Apirilak 9, osteguna

Aste Santuko oporrak konfinamenduan.

Apirilak 12, igandea

Aberri eguna konfinatua

Apirilak 24, ostirala

Azokak bueltan

Apirilak 26, igandea

48 egun etxean itxita egon ondoren, ordu batez bazen ere haurrak kalera ateratzeko aukera izan zuten. 

Euskaraldia etxetik Sakanako herri gehienetan.

Maiatzak 1, ostirala

Maiatzaren 1eko ospakizunak bertan behera. Maiatza txikiak agertu ziren mendietan.

 

 

 

Maiatzak 2, larunbata

Alde Zaharreko festa konfinamentuak

Maiatzak 3, igandea

Altsasuko errepikea egiteko baimena eman zuen udalak. Internet bidez erretransmititu zuten, zuzenean. 

 

Maiatzaren 4, astelehena
KONFINAMENDUAREN ARINTZE PROZESUA

Maiatzaren 4tik maiatzaren 10era arte

0 Fasea

  • Paseatzera eta kirola egitera atera daiteke. Altsasuren kasuan ordutegiak zeuden. 
  • Maiatzaren 11tik maiatzaren 21era.

Sakandarren lehen pausoak.

1 Fasea

  • Paseatzera eta kirola egitera atera daiteke, betiere udalerritik atera gabe. Tabernetako terrazak irekitzeko baimena dute, edukieraren %30arrarekin hasieran eta %50arrarekin ondoren. 

Terrazak bete ziren eguna.

Maiatzak 21

Maskarak derrigorrezkoak dira segurtasun tartea mantentzea ezinezkoa denean eta leku publikoetara sartzean. 

Maiatzaren 22tik ekainaren 7ra 

2 Fasea

  • Tabernetako edukiera handitu zen. 
  • Kirola egiteko herrietako mugak gainditu daitezke, baina herrialdetik atera gabe. 

Ekainaren 8tik ekainaren 21era

3 Fasea

  • Tabernetako edukiera handitu zen eta barran jartzeko aukera zabaldu zuten. 
  • Ekainaren 15ean Altsasuko Zelandi kiroldegia zabaldu zuten. 

Tabernetako edukiera handitu zen.

 

Ekainaren 22, astelehena
NORMALTASUN BERRIA

Maskarak eta segurtasun neurriak betetzea derrigorrezkoa da. Toki itxietan edukiera kontrolatuko da, baita kultur ekimenetan ere. 

Lanera buelta.

Erkidegoen artean bidaiatu daiteke. 

Herrietako igerilekuak irekitzen hasten dira.

"Elkartasunaren, justiziaren eta ekitatearen garaia dator; zibilizazio bezala biziraun nahi badugu behintzat"

  Festak bertan behera. Ospakizun txikiak herrietan.