Lakuntzarrak Aralarko santutegira igoko dira gaur. Han meza eta gero, gosaldu eginen dute, dantzatu eta gero Guardetxea zegoen ingurura lekualdatuko dute ospakizuna, herrian despeditzeko.
Olatzagutia. Urbasako pagadi sorgindua ezagutzeko ibilbide erraza. Erreserbak: Mirua, actividades de naturaleza, info@mirua.com edo 608 560 369 telefonora hots eginez. 10:00etatik 14:00era, natura parkeko informazio gunetik abiatuta.
Agorrila erdira iristearekin batera Dorraon festak izaten dira, Ama Birjinaren omenezkoa. Gaur, bezperan, hasi eta igandera arte bost eguneko ospakizunak prest dituzte dorrobarrek
Agorrileko hirugarren asteburuarekin batera iritsiko dira festak Satrustegira. Ostirala eta igandea bitartean zer ospatu izanen da Arakilgo herrian.