Maiatzaren 18an, larunbata, Abodi-Orhi mendi irteera antolatu du Lakuntzako mendi taldeak.
Maiatzaren 18an, larunbata, Barranka taldeko talde mistoa Urdalurrera joanen da.
Maiatzaren 18an, larunbata, 'Mendiak Guztiontzat' lelopean Montes Solidarios taldearen aurkezpen-hitzaldia eta Koskobilora irteera antolatu du Mank-ek, Olaztin. Desgaitasunen edo dibertsitate funtzionalen bat dutenak gonbidatuta daude.
Maiatzaren 18an, larunbata, Sutegi eguna izanen da, Erburua kiroldegian. Besteak beste, kirol desberdinetako taldeen erakustaldiak izanen dira.
Maiatzaren 18an, larunbata, omenaldia eginen dute, Etxarri Aranazko hilerrian.
Aixita IV. Bertso Sariketa antolatu du Pikuxarrek maiatzaren 18an, larunbata; Euskal Herri osoko "maila handiko" sei bertsolari gaztek parte hartuko dute. Txapelketaren helburuak, besteak beste, bertsolari gazteei aukerak ematea da.
Maiatzaren 31ra arte Raul Oloriz Espinalen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Maiatzaren 30era arte arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.
Maiatzaren 17an eta 18an, ostirala eta larunbata, Sakanako Kontseilu Sozialistak, Gazte Koordinadora Sozialistak, Itaiak eta Ikasle Abertzaleak-ek antolatutako jardunaldiak izanen dira, Altsasun.
Maiatzaren 17an, ostirala, Steam Elhuyar ezagutuz aldatzen jarduera izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Maiatzaren 18an eta 19an, larunbata eta igandea, txapelketak izanen dira, gazte agendaren barruan.
Maiatzaren 17tik 19ra, ostiraletik igandera, Kontrapotere antikapitalista eraikitzen Antikapitalistak taldearen Udaberriko eskola izanen da, Amaraunan.
Maiatzaren 17an eta 18an, ostirala eta larunbata, Iratxoko eguna ospatuko dute, Irurtzunen.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |