Martxoaren 19an, asteartea, Naia Carlosekin literatur solasaldia antolatu dute, eta maiatzaren 22an, asteazkena, Iratxe retolazarekin. Udazkenean beste bi saio eginen dituzte. Helburua, besteak beste, herritarrek, eta, bereziki, emakumeek feminismoarekin lotutako gaiak lantzea da, literaturaren eta hausnarketa partekatuaren bidez.
Maiatzaren 31ra arte Raul Oloriz Espinalen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Maiatzaren 30era arte arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.