Abenduaren 31n, Urtezahar egunean, mendira joateko ohitura dute mendizaleek. Irurtzunen Ergako Trinitatera igoko dira, 09:30ak aldera aterako dira, eta goian Iratxo mendit aldeak hamaiketakoa eskainiko du. Bestetik, Lakuntzan Lakuntzeskoarrira igoera eginen dute; 09:30ean plazatik abiatuko dira, eta Arangunen hamaiketakoa hartuko dute. Zabalartek antolatu du mendi irteera. Ilbeltzaren 6an, astelehena, Sakanako Mendizaleak urteberriko mendi irteera antolatu du Beriainera. 09:00etan Etxarri Aranazko Larrañeta elkartetik abiatuko dira.
Abenduaren 19tik ilbeltzaren 8ra arte Olatzagutiko Sakanako belenzaleen egoitzan Jaiotzen Erakusketa izanen da. Jaiotzak egiteko teknikak ikasteko ikastaroan izena eman daiteke.
Urtarrilaren 12ra arte Elba Martinezen 'Ekialderantz' erakusketa ikus daiteke, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, Nafarroako arte garaikideko zirkuituaren barruan. Ilbeltzaren 8an, asteazkena, artistaren 'El pajarito que encontró su miga' testuen irakurketa eginen du.