Otsailaren 23an, igandea, Altsasuko Mendigoizaleak taldeko mendizaleak Montejurra mendira joanen dira. 08:00etan abiatuko dira, Altsasuko Klubeko egoitzatik (Erkuden kalea, 8 zenbakia).
Otsailaren 23an, igandea, Lakuntzatik Irañeta eta Hiriberri Arakilen gaztainondoekin egiten ari direna ezagutzeko txangoa eginen dute. Goiz osoko jarduera izanen da, denondako pentsatuta. 09:30ean Lakuntzako plazan bilduko dira, eta udalak, antolatzaileak, jakinarazi duenez hara joateko kotxeak beharko dira.
2024ko azaroaren 24an hasi eta 2025eko maiatzaren 18ra arte jokatuko da Sakanako Mankomunitateak antolatutako Benjaminen Areto Futbol - Futbol 9 topaketak, Uharte Arakilen, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olaztin. Hmar jardunaldi jokatuko dira, gutxi gora behera hilabetean bana.
Otsailaren 23an, igandea, 14:30etik aurrera, Kantu bazkaria antolatu dute Irurtzungo Pikuxar elkartean. Sei Pistols eta Trabuko Bat taldea izanen da bazkaria musikaz girotzeko arduraduna. Txartelak otsailaren 12ra arte eros daitezke, Pikuxar tabernan, 25 eurotan edaria, kafea eta kopa barne, eta 14 urtetik beherakoak 15 eurotan. Argazkia: GOIENA.EUS
Otsailaren 23an, igandea, 17:00etan, Gonzalo Gutierrez zinemagileak zuzendutako Los exploradores animaziozko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Alfonsok 11 urte ditu, On Kixoteren oinordekoa da, eta bere hiru untxi imaginarioak, Pancho eta Victoriarekin batera. Adiskidetasunaren indarraz salbatuko dute beren jaioterri maitea Mantxako lekuren batean. Emanaldia: Otsailak 23, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4 euro).
Otsailaren 23an, igandea, Haur eta gaztetxoendako sorospen ikastaroa antolatu du Lakuntzako Udalak, herriko kultur etxean. Ikastaroa Alvaro Olanok eta Aitor Hernaizek emanen du, eta 17:00etan izanen da. 6 urtetik beharko haurrak lagunduta joan beharko dira.
Otsailaren 23an, igandea, 18:30ean, Arg(h)itzen torturak Sakanan utzi duen aztarnaren inguruko eta auzolanean egindako film dokumentalaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Sarrera librea izanen da.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Otsailaren 22an eta 23an, larunbata eta igandea, ospatuko dituzte Ihabarko inauteriak.
Otsailaren 21ean, ostirala, 18:00etan, Elhuyar fundazioak bultzatutako Teknologia eta zientzia tailerra izanen da, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Otsailaren 23an, igandea, 18:00etan, Gazte zinema izanen da, Intxostiapuntan.
Otsailaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Matxingaiztoen bilera deitu du Altsasuko Gazte Asanbladak, gaztetxean. Matxingaiztoak 1990ko hamarkadan gazte asanbladak Altsasuko Herri Inauterietan sustatutako pertsonaia bat da. Otsailaren 23an, igandea, 19:00etan, gazte asanbaldaren herri inauterien egitarauaren barruan, Altsasuko ihateurien bilakaera eta masifikazioaren ondorioak hitzaldia izanen da, gaztetxean.
Otsailaren 16tik 23ra, Iratxo elkarteak antolatutako Mendi Jarduerak egitasmoa izanen da, Irurtzunen. Mendi Films jaialdiko onena izanen da, 16an; 22an, 212 Mountains izanen da, eta 23an mendi irteera eta Himalaiaren inguruko proiekzioa eta solasaldia.
Otsailaren 20an, osteguna, 23an, igandea, eta 24an, astelehena (osteguna eta astelehena, 19:00etan eta igandean,19:30ean), Pablo Larrain zinemagileak zuzendutako eta Angelina Jolie antzezleak protagonizatutako Maria Callas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Munduko opera kantari garrantzitsuenaren bizitzaren historia eder eta tragikoa. Hirurogeita hamarreko hamarkadako Parisen eman zituen azken egunak. Emanaldiak:Otsailak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Otsailak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Otsailak 24, astelehena,19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Otsailaren 20an, osteguna (19:00etan), eta 23an, igandea (17:00etan eta 19:30ean), Jonathan Millet zinemagileak zuzendutako La red fantasma filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Hamid Europan ezkutatuta dauden Siriako gerra-kriminalen atzetik dabilen erakunde sekretu bateko kidea da. Haren bilaketak Estrasburgora eraman du, torturatzaile ohiaren arrastoaren atzetik. Emanaldiak: Otsailak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Otsailak 23, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).Otsailak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |