Martxoaren 21ean, ostirala, 17:30ean, haurrendako sorkuntza lantegia izanen da, Literarte III. jaialdiaren barruan, LiterArte txiki egitasmoarekin. Gianni Rodariren 75 autobusa ipuinean oinarrituta, jolasaren bidez eta irudimenari bidea eginez, parte hartzaileek ipuin berri baten oinarria sortu ahal izango dute. Zortzi urtetik gorako haurretzat heldu batek lagunduta.
Martxoaren 21ean, ostirala, Bakaikuko San Benito ermitan meza izanen da.
Martxoaren 21ean, ostirala, 18:30ean, Ainbo: Amazoniako gerraria euskarazko animaziozko filmaren emanaldia izanen da, Lakuntzako liburutegian. 5 urte gorako haurrendako bideratutako filma da.
Martxoaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Garazi San Martinen Iruzurgilearen showa izanen da, Ihabarko herri etxean. Jaiak, musika, barre algarakak eta herri fesetako zeregin banaketa deserokatuen inguruko kritika azidoa eta umorea barneiltzen duen euskarazko bakarrizketa feminista da, eta Martxoak 8 Emakumeen nazioarteko egunaren harira Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak antolatutako programaren barruan antolatu dute emanaldia.
Martxoaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Gure Etxea eraikinaren bigarren solairuan Altsasuko Herri Ihauteri batzordeak balorazio bilera irekia antolatu du. Argazkia: MAITE MARTINEZ
Martxoaren 21ean, ostirala, Israel genozida palestainar erresistentzia aurrera! Palestinarekin elkartasunak deitutako elkarretaratzea izanen da, 19:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean, eta 20:00etan, Etxarri Aranazko plaza, Etxarri Palestina Elkartasun taldeak deitutako Genozidioa gelditu! Palestina askatu! elkarretaratzea izanen da.
Martxoaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Miñan Artedrama konpainiaren antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ginean jaiotako Ibrahima Balderen istorioa kontatzen du; egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zeun, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke, Etxarri Aranazko Udalaren webgunean. Guaixe Kideendako BI SARREREN ZOZKETA
Martxoaren 21ean, ostirala, 20:00etatik aurrera, Sin Perdon taldearen kontzertua izanen da, Lakuntzako Sorgiñak tabernaren pintxo potean.
Martxoaren 21ean, ostirala, Ekain Alegre eta Maite Sarasola bertsolariekin bertso afaria antolatu dute Bakaikuko elkartean.
Martxoaren 21ean, ostirala, The Lio, Zakar, The Clayton eta Uda taldeen kontzertuak izanen dira, Etxarri Aranazko gaztetxean. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke, Xapatero tabernan.
Martoxan Irurtzun eta inguruko herriak Irurtzungo margo tailerreko ikasleen erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Martxoaren 3tik 21era Bubisher proiektuaren hamabosgarren urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa ikusgai izanen da, Olatzagutiko Liburutegian. Martxoaren 6an, osteguna, Sahararen inguruko ipuin kontaketa eta bertako kulturaren inguruko tailerra izanen dira.
Martxoaren 12an, asteazkena, Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren 'Emakumeen aurkako indarkeria ikusiezinak eta erresilientzia historia zenbaiten' inguruko erakusketa mustuko dute Iortia kultur gunean. Martxoaren 31 arte izanen da ikusgai.
Martxoaren 15ean, larunbata, eta 21ean, ostirala, Berdintasunean jolasten txokoa izanen da Intxostiapunta gazte gunean.
Martxoaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean, Arrazakeriaren kontrako elkarretaratzea deitu dute SOS Arrazakeria eta Sakahan Harrera Harana elkarteek. Martxoaren 25ean, asteartea, 18:00etan, Iortia kultur gunean, SOS Arrazakeriaren hitzaldia izanen da, bi elkarteek antolatuta.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |