Martxoaren 29an, larunata, STOP AHT Zundaketak Ekimenak mendi martxa antolatu du Altsasu eta Olatzagutia artean.
Martxoaren 29an, larunbata, Arbizuko Duatloia jokatzea zen, baina bertan behera utzi dute, izen emate nahikorik ez direlako izan. Hortaz, Arbizuko Udalak duatloia ordezkatzeko ideiak konpartitu eta kirolaz gain herritarren parte hartzea sustatzeko batzarra deitu du, 12:00etan, udaletxearen areto nagusian.
Martxoaren 29an, larunbata, 12:00etan, Orritz dantza taldearen Udaberri jaialdia izanen da, Irurtzungo Bi Aizpe frontoian.
Martxoaren 29an, larunbata, Olazti-Urbasa Rallysprint lasterketa antolatuko du Sakanako eskuderiak.
Martxoaren 29an, larunbata, 12:30ean, Herriari lotu, egia askatu! Josu Zabal Salegiri omenaldia eginen diote, Etxarri Aranazko hilerrian.
Martxoaren 29an, larunbata, 18:00etan, Galdakaoko Andra Mari dantza taldearen Momotxorroak: Kaos baten istorioa dokumentalaren emanaldia eta Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi zuzendari eta gidoilarien solasaldia izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Ikus-entzunezkoak, besteak beste, dantza taldeak 1970. hamarkadan Altsasuko inauterien berreskurapenean egindako lana erakusten du. Berreskurapenean parte hartu zutenen hitzak jasotzen ditu ere, tartean zenbait altsasuarrena. Altsasuko Udalak proiektua lagundu zuen. Edonorendako, adin tarterik gabe, emanaldia izanen da.
Martxoaren 29an, larunbata, 18:30etik aurrera, Iortia kultur gunean Euskaraldian izena emateko aukera izanen da.
Martxoaren 29an, larunbata, 19:30ean, Miñan Artedrama konpainiaren antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ginean jaiotako Ibrahima Balderen istorioa kontatzen du; egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zeun, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen txarteldegian edo webbgunean (sarrera gutxi gelditzen dira). Emanaldia euskaraz izanen da.
Martxoaren 29an, larunbata, 21:30ean, Irurtzungo Emakume Taldearen afaria eta Lorena Arangoaren antzezlanaren emanaldia izanen da, Pikuxar elkartean. Irurtzungo Emakumeari Buruzko Jarundaldien 32. edizioaren barruan antolatu dute ospakizuna. Txartelak kultur etxean eros daitezke, 22 eurotan.
Martoxan Irurtzun eta inguruko herriak Irurtzungo margo tailerreko ikasleen erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Martxoaren 12an, asteazkena, Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren 'Emakumeen aurkako indarkeria ikusiezinak eta erresilientzia historia zenbaiten' inguruko erakusketa mustuko dute Iortia kultur gunean. Martxoaren 31 arte izanen da ikusgai.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |