Baiza Parapente Taldeak Sakana Parapente Eguna antolatu du ekainaren 7an, larunbata, Iturmendin duten kanpan. Egun osoan hegaldiak izango dira, eta festa eguna kontzertuekin borobilduko da. Bertara gonbidatu dituzte sakandarrak.
Ekainaren 7an, larunbata, Aralar historian zehar: Nevadako Unibertsitatearen eta Aralarko Santutegiaren Nazioarteko Jardunaldiak izanen da. Ekimen gehienak Aralarko santutegiko Lakuntzetxean izanen dira, baita Zamartzen eta Etxarriko elizan ere: 09:15 Ongi etorria! Mikel Gartziandia apezpikua, Alfonso Gartziandia kapiraua, Asier Barandiara doktorea eta Xabier Irujo doktorea. 09:30 Bizitza eta Heriotza Erdi Aroko Aralarren,Emma Bonthome eta Fran Valle de Tarazagaren eskutik. 10:15 Europako San Migel santutegiak, Mikel Gartziandiaren eskutik. 11:00 Etenaldia. 11:15 San Migeleko ondare historikoa, Fernando Txuekaren eskutik. 12:00 SanMigel eta Nafarroako areto arromanikoa, Carlos Martinez de Alvaren eskutik. 12:45 Etenaldia. 13:00 San Migelen Kofradiaren Historia eta Miguel Angel Sagasetaren eskutik. 13:45 Aralar: Bertsoen Errmoeria liburuaren aurkezpena, Asier Barandiaren eskutik, Uharte Arakilgo Zamartzen. 15:00 Bazkaria. 18:30 Raul del Tororen organo errezitaldia, Etxarri Aranazko Andra Mari elizan. 21:00 Bertso afaria, Uharte Arakilgo Zamartzen.
Ekainaren 7an, larunbata, Urdiaingo Herri Eskolaren festa ospatuko dute: 11:00 Aurpegi margotzeko tailerra, maskarak egiteko tailerra, Herri Kirolak eta Arrantza jokoa, plazan. 13:00 Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleen agur ekitaldia. 14:00 Paella jana herrikoia, Aitziber Elkartearen plazatxoan. Bazkalostean, Bingo musikala. Ondoren, Ginkana, fruta burruntziak egiteko etailera eta Maddi, Eunate eta Ane Djekin musika.
Ekainaren 7an, larunbata, Zelandi eskolako Guraso Elkartearen festa ospatuko dute: 11:00 – 14:00 Puzgarriak, eta bisera, kamiseta eta toteen salmenta.Oharra: puzgarriez gozatu nahi baduzu, pulsera izatea ezinbestekoa da; dendan eros daiteke. 11:00 – 13:00 Tailerrak eta jolasak. 13:00 Zelanditxo. 13:30 Sarien zozketa. 14:00 Haurren bazkaria. 14:30 Helduen bazkaria. 17:00 – 19:00 DJ Xaibor. 19:15 Festa amaierako sorpresa.
Ekainaren 7an, larunbata, Kintada eguna izanen da Lakuntzan. 1985ko kintoek antolatu dute aurten ospakizuna; arratsaldean disko jartzailea izanen da, 19:00etatik 22:00etara, plazan.
Ekainaren 7an, larunbata, Altsasuk Urroztarrari irabazten badio preferentera igoko da, zuzenean. Etxarri Aranatzek, egun berean, bigarren kanporaketara sailkatu nahi du. Igoera faseko lehen kanporaketako itzuliko partidan, Altsasuk Urroztarrari irabazten badio preferentera igoko da zuzenean. Ikusmin eta ospakizun gogo handia dago Altsasun. Etxarri Aranatzek bigarren kanporaketara sailkatu nahi du
Ekainaren 7an, larunbata, Erkudengo Ama Abesbatzak topaketa antolatu du, Iortia kultur gunean; Valtierratik, Lizarratik eta Iruñetik helduko dira.
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Ekainaren 6tik 8ra, ostiraletik igandea, Etxarri Aranazko Euskal Festak antolatu ditu gazte asanbladak herirko hainbat eragilerekin batera.
Ekainaren 6tik 7ra, 20:00etatik aurrera, Arbizuko Balda Futsal 24 Orduak txapelketa izanen da, Arbizuko kiroldegian, Arbizuko Kirol Taldeak antolatuta, hainbat laguntzaileekin babesarekin. Ekainaren 3ra arte eman daiteke izena, talde bakoitzak 100 eurotan; lehenengo saria 300 euro izanen da eta bigarren 150 euro. 633 410 078 edo 649 813 951 telefonoetan eman daiteke izena.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |