Otsailaren 12an, osteguna, AHTaren inguruko informazio bilera izanen dira, 19:00etan, Hiriberri Arakilgo kontzejuan eta Olatzagutiko kultur etxean.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Otsailaren 11n, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Herri Inauterietako erakusketa mustuko dute, Iortia zabalgunean. Erakusketa martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketan Altsasuko ikastetxeetako ikasleek eta Milakolore elkarteko kideek egindako inauteriei buruzko lanak egonen dira.
Ibeltzaren 29an, osteguna, gizakunde ospatuko dute Etxarri Aranatzen, eta aurten lehenengo aldiz aterkao dira txatarrak. Horrela eginen dute hurrengo ostegunetan ere, otsailaren 5ean eta 12an, inauteriei hasiera emanez.
Otsailaren 10ean eta 12an, asteartea eta osteguna, 20:15ean, Altsasuko Gure Etxean, Momotxorroen dantzaren entsegu saioak antolatu ditu Altsasuko Herri Ihatueri batzordeak. Jakinarazi dutenez, Momotxorroen dantza deitzen bada ere, inauterietako pertsonaia guztiek egiten dugu, eta horregatik garrantzitsua da entseguetan parte hartzea inatuerietan dantza egiteko.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||