Otsailaren 26an, hileko azken ostegunean, 11:00etan, Genozidio gelditu elkarretaratzea eginen dute, Altsasuko Osasun etxearen aurrean.
Otsailaren 26an, osteguna, 17:00etan, Pantailak eta pornografia nerabezaroan Eneko Sarasua Garciaren hitzaldia izanen da, Lakuntzako liburutegian, Andra Mari ikastolak antolatutako Ikastolak herriari egitasmoaren barruan.
Otsailaren 26an, osteguna, 18:00etan, Martxoaren 17an deitutako Greba Orokorra prestatzeko batzar irekia deitu dute, Altsasuko Gure Etxean.
Otsailaren 26an, osteguna, 18:30etik 20:00etara, Sukaldezientzia sukaldaritza eta zientzia uztartzen dituen tailerra izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian. Tailerra Elhuyarrek emanen du eta 7 urtetik aurrerako gaztetxoendako bideratuta dago. Aurretik izena eman behar da: liburutegian, 948 461 181, 661 344 529 edo biblioetx@navarra.es-en.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Otsailaren 11n, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Herri Inauterietako erakusketa mustuko dute, Iortia zabalgunean. Erakusketa martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketan Altsasuko ikastetxeetako ikasleek eta Milakolore elkarteko kideek egindako inauteriei buruzko lanak egonen dira.
Otsailaren 19an, Irurtzunen; otsailaren 26an, Arbizun; martxoaren 3an, Etxarri Aranatzen, eta martxoaren 26an, Urdiainen, energia burujabetzak dakartzen "onura ekonomiko eta sozialen" inguruan sentsibilizatzeko batzarrak izanen dira.
Otsailaren 26an, osteguna, eta martxoaren 1ean eta 2an, igandea eta astelehena, Cumbres borrascosas Emerald Fennell zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean; filma Emily Bronteren Gailur ekaiztsuak klasikoaren egokitzapena da. Emanaldiak: Otsailak 26, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Martxoak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Martxoak 2, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).
Otsailaren 26an, osteguna, eta martxoarean 1ean, igandea, El sendero de la sal Marianne Elliott zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Etxea eta bizibidea galdu ondoren, adin ertaineko bikote batek 630 miliako ibilaldi bati ekin dio Ingalaterrako hego-mendebaldeko kostan zehar. Ibilaldi hori zaila da neurri handi batean, senarrari gaixotasun neurodegeneratibo terminal bat diagnostikatu berri diotelako. Emanaldiak: Otsailak 26, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Martxoak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||