'Anitzak gara, orain askeak' mezua zabaltzen

Guaixe 2023ko mar. 1a, 13:32
2022ko Lilasterketa. ARTXIBOA

Emakumeen nazioarteko egunaren harira Sakanako Mankomunitateak eta zenbait udalek egitaraua antolatu dute martxoan zehar: antzerkiak, solasaldiak, afariak, ikuskizunak... Martxoaren 8a mobilizazio eguna izanen da, eta martxoaren 26an Lilasterketaren X. edizioa eginen dute.

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, Nafarroako kanpaina bateratuarekin bat egin du eta udal guztietan adierazpen instituzionala onartu dute. Anitzak gara, orain askeak lelopean, emakumeen "anistasuna eta ikusgaitasuna" aldarrikatu nahi dute. Horretarako, toki erakundeek zenbait konpromiso hartu dituzte: tokiko esparruan emakumeen osasun fisikoa eta emozionala eta harreman-osasuna sustatzen duten politika publikoak bultzatzea; genero estereotipoen inguruan sentsibilizatzea eta edertasun eredu egemonikoarekiko gogoeta kritikoak sortzea; emakumeen dibertsitatea ikusaraztea eta balioestea, eta aitortzea mugimendu feministak arlo honetan egindako ekarpenak eta lana.

Ibarreko Berdintasun zerbitzuak, zenbait udalekin eta mugimendu feministarekin batera, konpromiso hauek lantzeko, zabaltzeko eta bermatzeko egitaraua antolatu du:

M8aren harira Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuko egitaraua
Anitzak gara, orain askeak

Martxoak 2 osteguna

18:30,  Hiriberri Arakilgo kontzeju etxea

19:00, Irurtzungo Pikuxarre

Martxoak 4 larunbata

17:30 Uharte Arakilgo udaletxea

19:00 Olaztiko kultur etxea

21:30 Irurtzungo Iratxo elkartean

  • Emakumeen afaria eta Lorena Arangoaren ikuskizuna.
    Emakume taldeak antolatuta.

Martxoak 5 igandea

12:00-14:00 Etxarri Aranazko plaza

  • Txoko Lila. Berdintasunean hezteko gunea.
    Etxarri Aranazko Udalak antolatuta.

19:00 Irurtzungo kultur etxea

  • Perséfone Iluna Producciones konpainiaren antzezlanaren emanaldia.
    Irurtzungo Udalak antolatuta, Irurtzungo XXX. Emakumeari buruzko jardunaldien barruan.

Martxoak 6 astelehena

18:00 Arbizuko udaletxean

Martxoak 8 asteazkena

Martxoak 12 igandea

18:00 Irurtzungo Barazkigunea

  • Naroak taldearen kotnzertua.
    Irurtzungo Udalak antolatuta, Irurtzungo XXX. Emakumeari buruzko jardunaldien barruan.

Martxoak 14 asteartea

18:00 Iturmendiko udaletxea

  • Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori liburuaren inguruko solasaldia.
    Literatura Geraldiak egitasmoaren barruan.

Martxoak 18 larunbata

10:00 / 11:30 / 13:00 / 16:30 / 18:00 / 19:30 Irurtzungo kultur etxea

22:00 Etxarrengo Iratzarrin

  • Arakilgo emakumeen afaria eta Lorena Arangoaren ikuskizuna.
    Arakilgo Emakume taldeak antolatuta.

Martxoak 25 larunbata

16:30 Irurtzungo kultur etxea

  • Irurtzungo Emakume taldearen 30. urteurrenaren inguruko kafe solasaldia.

Martxoak 26 igandea

09:30 Irurtzundik atera / 16:30 Altsasura iritsi

  • Sakanako X. Lilasterketa

Martxoaren 6tik 31era

Irurtzungo La Tahona eta La Moncloa tabernak

  • Irurtzungo pintura taldeko Emakumeak zortzi eratan pintura erakusketa.

 

Erlazionatuak