Martxoaren 16tik apirilaren 23ra Aixita gazteluan egindako esku hartze arkeologikoen inguruko erakusketa izanen da Pikuxarren.
Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.
Apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte Mugarik Gabe Nafarroa GKEren erakusketa izanen da Olaztiko liburutegian.
Liburuaren Egunaren harira, apirilaren 17tik 21era arte, astelehenetik ostiralera, Altsasuko Liburutegiak egitaraua prestatu du: ipuin kontaketa, hitzaldiak, solasaldia eta haurrendako tailerrak izanen dira.
Apirilaren 20tik maiatzaren 21era 'Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean' erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Apirilaren 20an, osteguna, Etxarri Aranatzen; apirilaren 25ean, asteartea, Irurtzunen, eta apirilaren 27an, osteguna, Altsasun, energia "bertan" sortzeko eta kontsumitzeko aukeren inguruko hitzaldiak izanen dira.
Apirilaren 20an, 21ean eta 23an, osteguna, ostirala eta igandea, David Marqués zinemagilearen komedia izanen da Iortia kultur gunean.