Urriaren 12an, osteguna, objektuei bigarren bizia eman eta prezio eskuragarrian erosteko aukera izanen da, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta herriko eskolak antolatutako azokan.
Lastailan zehar Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adimen osasunari buruzko argazki lehiaketara aurkeztutako irudiak eta haiek laguntzen dituzten testuak ikusgai izanen dira antolatzailearen egoitzan eta ibarreko hiru osasun etxeetan.
Urriaren 3tik urriaren 31ra arte, Pikuxar tabernan, Koldo Arnanz Zufiaurre margolanen erakusketa izanen da.
Urriaren 29ra arte, Uharte Arakilgo udaletxeko erakusketa gelan, Ivan Benitez kazetariaren 'Nieva Ceniza' argazki erakusketa izanen da.
Urriaren 12an, 15ean eta 16an, osteguna, igandea eta astelehena, Woody Allen zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.