Azaroaren 2an, osteguna, Askapenako kideen Palestinaren inguruko hitzaldia izanen da, Aitzkozar elkartean.
Azaroan margo erakusketa izanen da Irurtzungo euskal txokoaren tabernan.
Sakanako Mankomunitateak, Erabilik eta Nafarroako Gobernuko Hondakinen Funtsak Joskintza tailerrak antolatu ditu: urriak 17, Patchwork; urriak 24, hasurrendako joskintza sortzailea; urriak 31, sormenezko josipasadak; azaroak 7, josteko makina; azaroak 14, estanpazioa familian.
Urriaren 17an, 24an, 31n, azaroaren 7an eta 14an, etxetresnak, elektrikoak eta beste hainbat gauza konpontzeko ikastaroa izanen da, Gure Etxean.
Azaroraen 30era arte Antonio Valenciaren argazkiak ikusgai egonen dira kultur gunearen korridorean.
Azaroaren 2an, 5ean eta 6an, osteguna, igandea eta astelehena, Arantxa Echevarria zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Azaroaren 2an eta 5ean, osteguna eta igandea, Lisa Mulcahy zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Urriaren 20etik azaroaren 20ra Artebide Elkarteak antolatutako XII. Arte Azokaren erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean. Urriaren 20an, ostirala, izanen da mustutzea eta 22an azoka eginen dute. Urriaren 27an eta azaroaren 17an Txuspo Poyoren azken film laburra proiektutatu dute.